DESKRIBAPENA
Jendea biltzen hasi
zenean, hitzaldiak, antzerki emanaldiak edo musika entzuteko,
argi dago Arkitektura eta Akustikaren arteko erlazioa ere jaio
zela. Greziar arkitektoek anfiteatro ireki eta izugarriak
eraiki zituzten, mendixka baten magalean, eskaileren antzera,
harrizko eserlekuen zenbait ilara osatuz. Eskenatokia erdiko
aldean harrizko plataforma baten gainean, eta harrizko horma
lodiez eta sabaiaz inguratuta. Horma hauen efektu akustikoa
da, atzerantz eta alboetarantz igorritako soinua bildu eta
entzulegora bideratzea, honela entzuleak jasotako
soinu-intentsitatea ia lau bider handiagoa izatea lortzen
zuten. |