Slider

Proiektuaren irismena

Proiektua garatuz eta ezarriz, Euskadiko lehorreratze-sarea profesionalizatu nahi da. Laguntza azkar, eraginkor eta koordinatuan oinarritzen da, lehorreratutako espezie biziak babesteko (animalien ongizaterik handiena bermatuz) eta giza osasunean eragin gurutzatuak saihesteko, bai eta informazio zientifikoa, lagin biologikoak eta kalitatezko nekropsiak biltzeko ere, hildakoen kasuan.

Aurrekoarekin integratuta dauden eta proiektuari balio erantsia ematen dioten beste alderdi batzuk dira:

  • (a) lehorreratutako espezie biziak erreskatatzeko estrategiak garatzea,
  • (b) kalitatezko laginak Plentziako Itsas Estazioko Biobankuan sartzea, haien osasun-egoera eta heriotza-arrazoiak diagnostikatzen saiatzeko, eta
  • (c) herritarrak itsasoko espezieen kontserbazio-alderdietan sentsibilizatzea.