Slider

Bertaratzea eta laginak hartzea

Euskal kostaldean erregistratutako lehorreratze guztiak azkar eta eraginkortasunez artatzen dira, animalia nekropsiatuetatik datozen laginen kalitatea bermatzeko. Laginak in situ lortuko dira edo gorpuak (ahal bada eta egoeraren arabera) Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) instalazioetara garraiatuko dira.

Laginak prozesatu ondoren (analisi kimikoak, histologikoak, genetikoak, biometriak, datu bisualak), PiE-UPV/EHUko Ingurumen Espezimen Bankuan artxibatuko dira. Jarduera honetako hondakin biologikoak estazio berean kudeatuko dira.