Zer egingo dugu?

Gure inguruko hondartzetan laginduko dugu, arreta orohar oharkabean pasatzen diren elementu txikienetan jarriz,  eskala mikrokopikoa behatzeko:

  • Hondar artean bizi diren organismo txikiak: mikro eta mesofauna
  • Uretan bizi diren organismo txikiak: zoo eta fitoplanktona
  • (mikro)plastikoen kutsadura

Horretarako, talde bakoitzak bere laginketa materiala prestatuko du. parte hartzen duten talde bakoitzaren ezaugarrien arabera egokitutako jarraibideak eta materiala erabiliz, eta prozedura zientifikoak erabiliz, mikrofaunako eta mikroflorako espezie bereizgarrienak aurkituko dituzte, baita plastikoak ere!

Nola egingo dugu?

  • PiE-UPV/EHU-ko ikertzaileok proiektu honetaz arduratuko diren pertsonak prestatuko ditugu. Prestakuntza irakasle edo/eta talde ezberdinen arduradunei zuzenduta dago eta prozedura zientifikoetan oinarrituz, laginketa modu autonomoan egiteko azalpena eskainiko duen formakuntza-saio teoriko-praktiko baten bidez burutuko da (4 ordu urtarrila-martxoa)
     
  • PiE-UPV/EHUko ikertzaileok prestatutako irakasle/arduradunei laginketa egiteko materiala emango dizuegu. Laginketarako materiala sailkatu eta erabili beharreko tresnak prestatu egin beharko dira. Formakuntzako azalpenak eta informazio guztia sarean egongo dira eskuragarri. Gainera, laginketa prestakuntza prozesu osoan zehar, PiE-UPV/EHUko ikertzaileokin harremana etengabea izango da edozein zalantzaren aurrean, laguntza eskaintzeko.
Skip to content