Prestakuntza-saioa
Parte hartu nahi duen taldearen arduradunak prestakuntza-ikastaro bat egin beharko du. Bertan irakatsiko diogu materiala nola prestatu, laginketa nola garatu, behaketak eta neurketak nola egin eta datu-baseak nola elikatu..
- Noiz: egun bakarreko prestakuntza ikastaroa izango da urtarrilean, otsailean edo martxoan zehar (parte hartzerakoan adierazitako interesaren arabera adostuko dira ordutegiak). Ikastaroak 4 orduko iraupena izango du eta goiz eta/edo arratsaldez antolatuko da. Prestakuntza-beharrizan guztiei erantzuten saiatuko gara.Â
 - Non: Ikastaroa presentziala izango da Plentziako itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU) eta Donostian (*saioaren kokapena alda daiteke inskripzioaren arabera).
 ​ - Edukiak: Ikastaroak beharrezko prestakuntza teoriko-praktikoa eskainiko du; laginketak eta haietatik ateratako laginen azterketa zuzen egiteko, emaitzak interpretatzeko eta ondorio kontrastatuak lortzeko.Â
 - Taldea: Kontuz! ez nazazu zapaldu! proiektuko taldea hemen ezagutu dezakezuÂ