Parte hartu herritarren zientzia sustatzen duen proiektu batean eta lagundu ezagutza sortzen.
Ezagutu gure kostaldeko mikrofauna eta (mikro)kutsadura.
Ikasi Plentziako itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU) itsasoa ikertzen duen talde baten eskutik.
Ezagutu zure taldearekin itsasoko sekreturik ñimiñoenak.
Gozatu eta ikasi zure taldearekin protokolo zientifikoak jarraituz.
Gozatu eta ikasi, halaber, ekainean Ozeanoen Nazioarteko Egunaren inguruan ospatuko dugun azken ekitaldi nagusian ere.
previous arrow
next arrow
Slider

Proiektua

Herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektua da, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika uztartzen dituena Euskal kostaldeari buruzko ezagutza handitzeko helburuz. Zehazki, eskala mikroskopikoko biodibertsitatean (meiofaunan eta mikroalgetan) eta horiek arriskuan jartzen dituzten elementuetan (plastikoetan esaterako)  jartzen du arreta.

Proiektu honek finantziazioa jaso du batetik, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak  (FECYT-ek) deitutako 2021eko kultura zientifikoa, teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko diru-laguntzen deialdian, eta bestetik, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren eskutik.

Izena emateko epea urriaren 7tik azaroaren 22ra izango da.

Hezkuntza arautuko (ikastetxeak), hezkuntza ez-arautukoak, aisialdiko, kultura-, gizarte- edo gizarte-ekintzako kolektibo inklusiboak.

Inskripzioa, prestakuntza, laginketak, datu-baseak, ezagutzaren azoka…

Skip to content