Helburuak

“Kontuz! ez nazazu zapaldu!”-n jorratuko ditugun helburu nagusiak hurrengoak dira:

Kostaldea herritarrei hurbiltzea, bertan bizi diren bizidun txikien inguruko ezagutza handitu dezaten

 

Parte-hartzaileak ingurumena zaintzeko beharraz sentsibilizatzea, bereziki itsas ingurumena zaintzeko beharraz.  

Beraz, Gure hondartzen ingurumenaren garrantziaz sentsibilizatzea bilatzen da STEAM proiektu baten bitartez, eta:

S: ingurumen-laginak jaso eta aztertzeko prozedura zientifikoak aplikatuko ditugu.

T: estereomikroskopioak (lupak), mikroskopioak eta “Aplastapp” zenbaketa automatikoko aplikazio berriak erabiliko ditugu, azken hau ateratako argazkietan oinarrituta.

E: landa-laginketak egiteko beharrezko tresnak eraikiko ditugu.

A: azken emaitzak modu sortzailean aurkeztuko ditugu parte hartuko duten talde guztiak bilduko dituen ekitaldi nagusian.

M: laginketa-materiala eraikitzeko eta prestatzeko, haren analisirako eta emaitzak lortzeko zein irudikatzeko beharrezko kalkuluak egingo ditugu, pentsamendu logikoa jarraituz.

STEAM konpetentzien  garapena taldean landuko da hurrengo taulan zehazten diren arloetan lan eginez:

ARLOAJARDUERAIKASKUNTZA
MATEMATIKA eta INGENIERITZABahearen eraikitzeaPlanoak interpretatu, neurriak erabili, estrapolatu
Organismo motak zenbatzeaKonparatu, kendu, kalkulatu % eta batez bestekoak, Matematikak duen garrantziaz jabetzea
Laginketa-lerroa ezartzeadistantziak zehaztu
Laginketa puntuak prestatu, azalera karratuaren laginketaEremuak eta bolumenak zehaztu, µm-tako eskalan lan egin
Laginketa puntuaren GPS kokapenaGPS-a erabili
ARTEALaginketa kuadrantea muntatuEgiturak planoen arabera muntatzea
Irudi grafikoak lortzeaMakro lenteak erabiliz argazkiak egitea
Emaitzen aurkezpenaGrafikoak eta poster aurkezpenak egitea, informazioa sintetizatzea
BIOLOGIAOrganismoen identifikazioaAniztasuna, mikroskopioa/lupa erabiltzea, organismoak sailkatu, eskala ezberdineko organismoak identifikatu
ZIENTZIAKDatu-bilketa; Laginketa itsasbeheran, Plastikoen ezaugarrien analisiaMetodo zientifikoa, datuen tratamendua, ondorioak ateratzea, emaitzak sintetizatzea, irudikatzea eta jendaurrean aurkeztea, dentsitatea eta flotazioa bezalako propietateak, plastiko motak eta jatorri posiblea identifikatzea
SORKUNTZA BATERATUA eta KOMUNIKAZIOATalde lanaEntzun, iritzia adierazi eta errespetuz eztabaidatu, zereginak banatu, publikoki komunikatu

 

Skip to content