Proiektua 6 urratsetan
1 - Proiektuan izena ematea
2024ko azaroaren 1era arte, proiektuan izena emateko epea irekiko da: talde bakoitzak partaideen ezaugarriak eta formazioa jasoko duen arduraduna nor izango den zehaztuko du.
2 - Formazioa
PiE-UPV/EHU ikertzaileok herritarren zientzian oinarritutako STEAM proiektu honetaz arduratuko diren pertsonak prestatuko ditugu. Formazioa irakasle edo/eta talde ezberdinen arduradunei zuzenduta dago eta prozedura zientifikoan oinarrituz, laginketa modu autonomoan egiteko azalpena eskainiko duen ikastaro teoriko-praktiko baten bidez burutuko da (4 h urtarrila, otsaila-martxoan)
3 - Zuon laginketen prestaketa
PiE-UPV/EHUko ikertzaileok materiala entregatuko dizuegu laginketa egiteko prestatutako irakasle/arduradunei. Laginketarako materiala sailkatu eta erabili beharreko tresnak prestatu egin beharko dira. Azalpenak eta informazio guztia sarean egongo dira eskuragarri. Gainera, laginketa sasoian zehar, PiE-UPV/EHUko ikertzaileokin harremana etengabea izango da edozein zalantzaren aurrean, laguntza eskaintzeko.
4 - Zuon laginketa hondartzan
Taldeek laginduko duten hondartza aukeratuko dute eta eta laginketa puntuaren deskribapen zehatza egingo dute kontuan hartu beharreko ezaugarriak eta datuak bilduz (GPS kokapena, laginketa eguna, ordua, giro tenperatura, uretako tenperatura, haizearen indarra, marea….).
Azkenik, PiE-UPV/EHUko ikertzaileeok zehaztutako protokoloaren araberako laginketa egingo da eta organismoen zein plastikoen presentziaren inguruko datuak jasoko dira.
5 - Datu-baseen eraketa
Bildutako datuak eztabaidatzeko eta ondorioak ateratzeko antolatuko dira. Eskuratutako informazioa, kostaldeari buruzko ezagutza zabaltzea ahalbidetuko duten datu-baseak osatzeko erabiliko da. Horretarako, proiektuaren web gunea eta “AplastApp”, plastikoak zenbatzeko sortutako aplikazioa, erabiliko dira. Horrela, modu berritzailean, herritarren Zientzia bidezko ezagutza sortzea ahalbidetuko da.
6 - Ezagutzaren azoka: Ozeanoen eguna
Emaitzak 2025eko ekainan, Ozeanoen Nazioarteko eguna dela eta, parte hartzaile denak bilduko dituen ekitaldi zabal batean aurkeztuko dira.