PSIKOLINGUISTIKAN DOKTORETZA AURREKO LAN ESKAINTZA

Gogo Elebiduna ikertaldeak 2016ko udazkenean hasiko den 3 urteko lan kontratua eskeintzen du. Hizkuntzalaritza, Psikologia, edo Zientzia Kognitiboko gradua baduzu etorri gurekin lanera!

Ikertzaile Nagusia: Itziar Laka

Betebeharrak: 2016ko iraila/urrian burututako Masterra (300 ECTS burututako kreditu, horietatik 60 ECTS Masterrari dagozkionak); espediente akademiko ona.

Hautagaiak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hizkuntzalaritza Doktorego programan matrikulatu eta Letren Fakultateko  Psikolinguistika Laborategian lan egingo du OVO-Originating variation from Order proiektuan (FFI2015-64183).

IMG

Hizkuntzaren ikerketa esperimentalari buruz eta OV hizkuntzei buruzko ezagutzarik izatea merezimendutzat hartuko ditugu, ez dira nahitaezko baldintzak. Ikerketaren helburu nagusia hitz hurrenkerak hizkuntzen aldakortasunean, prozesamenduan eta irudikapenean duen eragina aztertzea da, batik bat euskaran kasua aztertuz.

Irailaren 13tik aurrera izen-ematea zabalik. Izen-ematea MINECO-ko web orriaren bitartez egon behar da: http://goo.gl/duJtn4

Bataz besteko soldata gordina 16.400 EUR/urteko

 

Comments are closed.