Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea, 3.2 bulegoa
Justo Vélez de Elorriaga kalea, 1
01006 Vitoria-Gasteiz
UPH/EHU-ko Euskal Ikasketetako Graduko 3. mailako ikaslea naiz (2019 – gaur egun). Betidanik, bi kontuk piztu didate jakin-mina: musika eta hizkuntzak eta txikitatik hauek biak ikasi ditut. Ikastola garaitik euskaraganako jakin-gosea erakutsi nuen eta beti jakin nahi izan dut hizkuntza honi buruz ahal nuen guztia. Eta hain zuzen ere horrek eraman ninduen gradu hau hautatzera.
Ahal izan dudan heinean, nire kabuz irakurri eta ikertu dut giza anatomia eta biologiaren inguruan. Horregatik, hautazko praktika hauek ikusi nituenean, hauetan izena ematea erabaki nuen garuna eta hizkuntza prozesamenduaren alorrak gehiago aztertzeko. Aurten, Ikasiker [IkasC_2021_1_0195] lankidetza-bekari esker, Itziar Lakaren zuzendaritzapean La Mente Bilingüe/Gogo Elebiduna ikerketa-taldean lan egiten dut. Bertan, bigarren hizkuntza bat ikastean ematen den ko-aktibazio (elkar eragin) lexiko eta sintaktikoaren arteko erlazioa ikertzeko aukera daukat, Kepa Erdoziaren zuzendaritzapean.
Nire zaletasunen artean bidaiatzea eta kultura berriak ezagutzea aipatuko nituzke: hizkuntza berriak, musika, etab. ezagutzea. Ahal dudan guztia ikasi.
__________________________________________________________________________________
IKERKETA-ILDOAK
Psikohizkuntzalaritza, neurohizkuntzalaritza, egitura semantiko eta sintaktikoen prozesamendua.
__________________________________________________________________________________
IKASKETAK
- Gaur egun, Euskal Ikasketetako Gradua egiten, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
- 2019, Percusioko erdi-mailako gradua, Barakaldoko Udal Musika kontserbatorio.
- 2014, Pianoko erdi-mailako gradua, Barakaldoko Udal Musika kontserbatorio.
__________________________________________________________________________________
BEKAK
- Ikasiker lankidetza-beka (2021-2022) [IkasC_2021_1_0195]
Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila (GV / EJ)
__________________________________________________________________________________
HIZKUNTZAK
- Euskara: ama hizkuntza
- Gaztelera: ama hizkuntza
- Ingelesa: B2
- Alemana: A2-B1
- Frantsesa: A1-A2