Formakuntza:
Euskal Ikasketetan graduatua naiz (2018-2022) UPV/EHUn eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala masterra ikasi dut unibertsitate berean (2022-2023). Betidanik izan naiz hizkuntza zalea, baina eskolan lehen aldiz analisi sintaktiko xumeak egiten irakatsi zidatenetik, berebiziko interesa izan dut hizkuntzaren egituren azterketan. Hizkuntza aldakortasuna da nire interes akademiko nagusietako bat, batez ere morfosintaxiaren eta hizkuntza tipologiaren ikuspuntutik. 2021-2022 ikasturtean, Ikasiker lankidetza-bekari esker [IkasC_2021_1_0042], Itziar Lakak zuzentzen duen Gogo Elebiduna ikerketa taldearekin lankidetzan aritu nintzen, egitura bihurkari eta elkarkari iragangaiztuak aztertzen.
Egun, doktore tesia egiten nabil (2023- ) Hizkuntzalaritzako Doktorego Programan (UPV/EHU) eta doktore-aurreko ikertzailea naiz Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean (UPV/EHU). Horrez gain, Gogo Elebiduna ikerketa taldeko partaide ere banaiz. Nire aurreko lanei jarraipena emanez, doktore tesian euskarazko egitura bihurkari eta elkarkari iragangaiztuak ikertzen jarraitzen dut, Beatriz Fernándezen (UPV/EHU) eta Ane Berroren (Deustuko Unibertsitatea) zuzendaritzapean. Tesia burutzeko Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren doktore-aurreko ikertzaileentzako FPU diru-laguntza jaso dut [FPU22/01851].
Iker ildoak:
Sintaxi teoria, hizkuntza tipologia, iragangaiztea, bihurkariak eta elkarkariak
Argitalpenak:
(2024) Bilbao, Kristina, Ane Berro & Beatriz Fernández. Bihurkari eta elkarkari iragangaitzak inpertsonal eta inkoatiboekiko konparazioan. Uztaro, 129. UEU. 43-68. DOI: https://doi.org/10.26876/uztaro.129.2024.5067.
(argitaratzear) Bilbao, Kristina, Ane Berro & Beatriz Fernández. Bihurkari eta elkarkari iragangaitzak inpertsonal eta inkoatiboekiko konparazioan. Uztaro.
(2023) Bilbao, Kristina & Cecilia Fernández-Altonaga. Le basque: quelques contrastes pertinents pour l’acquisition du Français Langue Seconde par des locuteurs du Basque. LGMEF: Langues et Grammaires du Monde dans l’Espace Francophone (CNRS- Université Paris 8).
(2023) Bilbao, Kristina. Boz elkarkaria euskaraz: nola ikusi elkar, elkar ikusi gabe. Master Amaierako Lana, UPV/EHU.
(2023) Bilbao, Kristina. Egitura bihurkari eta elkarkari iragangaitzak euskaraz. Kultura Zientifikoko Katedra (ed.) Zientzia Kaiera. UPV/EHU.
(2022) Bilbao, Kristina, Ane Berro & Beatriz Fernández. Inkoatibo/arazleak, bihurkari eta elkarkariak eta beste (alegiazko solasaldiak egitura iragangaiztuez). In Alexander Iribar & Irene Barberia (ed.) Papers on Basque Linguistics in Honor of Jon Andoni Franco Elorza. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea. 127-146. ISBN 978-84-1325-171-4.
(2022) Bilbao, Kristina. Euskarazko elkarkari iragangaitzak: lexikoak ala sintaktikoak? Fontes Linguae Vasconum, 134. Nafarroako Gobernua. 337-373.
(2022) Bilbao, Kristina, Ane Odria, Ane Berro, Josu Landa & Beatriz Fernández. Euskara Bariazioan / Basque in Variation (BiV) (3rd ed.). UPV/EHU. ISBN: 978-84-1319-456-1.
Hitzaldiak:
(2024) “Egitura bihurkari eta elkarkariak iragangaizten: ispiluan ikusi naiz eta bihar ikusiko gara aztergai”. Bilbao, Kristina. Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketa. UEU, ekainaren 27a, Iruñea.
(2021) Inkoatibo/arazleak, bihurkari eta elkarkariak eta beste (alegiazko solasaldiak egitura iragangaiztuez). Bilbao, Kristina & Ane Berro. Euskal Hizkuntzalaritza 2021 DU Jardunaldia. 2021-12-17, Bilbo, Deustuko Unibertsitatea.
Ikerketa proiektuak:
Langues & Grammaires en (Ile-de) France, Anne Zribi-Hertz & Elena Soarek (Université Paris 8/UMR SFL) koordinaturik
2022ko abuztua-2022ko urria: Solving the language puzzle: Basque morphosyntax in variation (PGC2018-096380-B-I00) (Ikertzaile Nagusia: Beatriz Fernández)
2022ko urtarrila-2022ko ekaina:Gogo Elebiduna (IT1439-22). Bikaintasunezko Euskal Unibertsitate Sistemako ikertalde egonkortua. (Ikertzaile Nagusia: Itziar Laka)
Bestelakoak:
- Hizkuntzak:
euskara (lehen hizkuntza), gaztelania (lehen hizkuntza), ingelesa (C1), frantsesa (B1), alemana (A2)
- Bekak:
FPU doktore-aurreko diru-laguntza (Ayuda para la Formación del Profesorado Universitario) (2023-2027) [FPU22/01851]
Erakundea: Espaniako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Ikasiker lankidetza-beka (2021-22) [IkasC_2021_1_0042]
Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila (GV/EJ)