JAKINDURIEK MUNDUE ERREKO DAU
.
– Jon Mattin Matxain UPV/EHUko irakasleak, ikertzaileak eta kimikari kuantikoak 2015. urtea Argiaren urtea izendatu dela gogoan izanik, zalantzak argituko dizkigu: “Argia uhina ala partikula?”
– Naiara Barrado eta Itziar Garate UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileek, irakasleek eta astrofisikariek espazioari buruz dugun jakin-minaz hitz egingo digute: “Noraino eraman gaitu gure jakin-minak?”
– Gorka Azkune Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak, irakasleak eta adimen artifizialean aditua den informatikariak adimen artifizialaren kontzeptuak hurbilduko dizkigu: “Neurona sareak adimen artifiziala eratzeko”.
– Itziar Laka hizkuntzalariak eta UPV/EHUko ikertzaileak, irakasleak eta hizkuntzalariak euskararen egiturari so egingo dio eta Zaldieroa komikigileari omenaldi txiki bat eskainiz, hark hainbeste maite duen ergatiboa adibide hartuko du: “Zaldieroa dixit: ez dezagun ergatiboa kendu!”
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.