Ongi etorri 

Gogo Elebiduna taldeari atxikia jarri da abian Bilingualism Matters adarra Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV / EHU). Bilingualism Matters-en helburua ikertzaileen eta komunitatearen arteko zubia eraikitzea da, hau da, elebitasunari eta bigarren hizkuntza ikasteari buruz zer dakigun jakinaraztea jendea gai izan dadin gai hauei buruzko erabakiak hartzeko.

Adar hau Advancing the European Multilingual Experience ikerketa proiektuaren barruan (AThEME, FP7-SSH-2013-1 Project Nē 613465) jarri da abian. Proiektu honek kognizioa, hizkuntza, eta gizarteari lotutako gaiak aztertzea du helburu, baita existitzen diren politika publikoak ebaluatzea eta frogetan oinarritutako politika egiten laguntzea ere. AThEME Europako Batzordearen laguntzaz sortu zen elebitasuna eta eleaniztasuna Europan aztertzeko helburuarekin. Proiektua 2014ko martxoan hasi eta 2019ko martxoaren amaituko da.

AThEMEk eleaniztasuna hainbat ikuspuntutatik aztertzeko metodo ugari erabiliko ditu, hizkuntza-analisia eta esperimentu psikologikoak, besteak beste. Halaber, arduradun politikoak, osasun langileak, irakasle eta hezitzaileak ohartarazi nahi ditugu eleaniztasunaren garrantziaz.

Horretarako, Europako 8 herrialdetako 17 erakundeetako ikertzaileek Europako eleaniztasuna ikertuko dute, hiru mailatan:

ˇ      Hiritar eleanitza

ˇ      Talde eleanitza

ˇ      Gizarte eleanitza

 

Harpidetu AThEME e-newsletterrera

* beharrezko datuak