Gure esperimentuetan parte hartu nahi baduzu
sakatu hemen eta bete galdetegi txiki bat
ONGOING EXPERIMENT
- Esperimentuaren izenburua: Hizkuntza eta elebitasuna zahartzaro osasuntsuan: Hiztegiaren gordetze mentalari buruzko azterketa (AGINGLEXICON).
- Arduraduna: Miren Arantzeta
- Helburua: Urteak betetzen ditugun heinean gero eta ohikoak dira sarbide lexikoko zailtasunak. ‘Badakit zer esan nahi dudan, baina ez naiz hitzaz gogoratzen. Mingain puntan daukat!’. Proiektu honek hiztegiaren antolaketaren narriadura ez patologikoa eta aktibazio mentala bultzatzen duten aldagai esplikatzaileak identifikatzea du helburu. Horrez gain, sare kontzeptualen narriadura progresiboan elebitasunak izan dezakeen paperean sakondu nahi dugu. Horretarako, psikolinguistika ikerketa lan bat egiten ari gara pertsona elebakar eta elebidunen sarbide semantikoko zailtasunetan sakontzeko. Ikerketa honetatik ateratako emaitzek zahartzaroan komunikazio eraginkorra sustatzen lagunduko dute, baita zahartzaroari lotutako garapen osasuntsua eta garapen patologikoa bereizten ere.
- Parte-hartzaileak:
– 30 eta 45 urte bitarteko gazteleraz hitz egiten duten hiztun elebakarrak.
- Prozedura: Galdetegi eta froga psikotekniko batzuk pasatuko dizkizugu hizkuntza eta oinarrizko gaitasun kognitiboak neurtzeko. Oso ariketa errazak izango dira. Horren ostean, ordenagailu pantaila baten aurrean eserita hitz batzuk irakurri beharko dituzu eta hauen inguruan duzun ustea emateko eskatuko dizugu botoi batzuk sakatuz. Ez dago erantzun zuzenik edo okerrik.
Ariketa hau egiten duzun bitartean, ordenagailuak zure erantzunak eta zure pupilen dilatazioa neurtuko ditu. Neurketa hau argi infragorrien bidez egiten da eta partehartzaileak ez du somatu ere egiten. Erabiltzen den teknikak ez du inolako eraginik parte-hartzailearen osasunean ez ongizatean. Esperimentu honek UPV/EHUko Komite Etikoaren onespena dauka.
- Iraupena: 1,5 eta 2 ordu bitartean.
- Parte-hartzaileek jasoko duten konpentsazio ekonomikoa: 20 euro
- Informazio gehiago: miren.arantzeta@ehu.eus
- Izena emateko:
– Jarraitu QR kodea: