EHUkultura i3
EHUkulturak sustatuta, IKDi3 Laborategia Hezkuntza Berrikuntzarako proiektuen deialdira aurkeztutako proiektua da EHUkultura i3. Une honetan, Letren Fakultateko irakasle eta ikasleak, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta ikasleak eta euskal kultur eragileak biltzen ditu. EHUkultura, Lanartea eta Loraldia eragileek erronkak proposatuta, irakasgaietarako lanak diseinatu eta inplementatu dira proiektuaren baitan, bai eta erronka horiei erantzuna emateko GRALak bideratu ere.
Honako hauek dira proiekuaren helburu orokorrak:
- Ingurune hurbileko kultur eragileekin batera zein kulturarekin lotutako irakaskuntza-proiektuak graduetan txertatzeko marko bat eskaintzea irakasleei eta beren parte-hartzea aitortzea.
- Irakaskuntza-proiektuen bidez, ikasleak eta irakasleak euskal sormen eta kultur industrien sektoreko eragileekin harremanetan jartzea, kultur esparruaren eta haren eraginen inguruko ezagutza handitzea, eta elkarlanean jardutea.
- Euskarazko kultur eta sormen ekoizpenak sustatzea eta horien kalitatean eragitea.
- UPV/EHUko irakaskuntza eskaintza eta ingurune hurbileko kulturaren sektoreko eragileak lotuko dituen proiektua IKD3 hezkuntza-ereduaren eta estrategiaren bidez aplikatzea.
- Kulturaren esparrutik ingurumenaren kontserbazioa, generoa, inklusioa eta garapen jasangarria bultzatuko duen irakasle eta ikasle talde bat sortzea.
- UPV/EHUko irakasle eta ikasleek UPV/EHUk kultur esparruan duen erantzukizunaz gogoeta egitea, kultur esparruko eragileekin batera.
- UPV/EHUko irakasle eta ikasleek kultur esparruko eragileekin duten harremanean eratu beharreko identitatearen inguruko gogoeta sustatzea.
Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean, 17 +1 da proiektu honen ardatza; izan ere, tokiko kultur ondarea erdigunean dago Hizkuntza eta kultura aniztasunaren bermeaz ari garelaril. Gainerakoan, GIH hauetan ere eragiten du EHUkultura i3 proiektuak: 4 – Kalitatezko hezkuntza, 5 – Genero berdintasuna, 8 – Lan duina eta hazkunde ekonomikoa, 11 – Hiri eta komunitate iraunkorrak, 12 – Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
2023/24 IKASTURTEKO PARTE HARTZAILEAK ETA EMAITZAK
ERRONKA: Euskal kultur sektorearen erradiografia egitea.
ERRONKA: Kultur komunitate euskaradunetik haratago iristea.
ERRONKA: EHUko kultur ondarea ikusarazi eta hedatzea.
EHUkulturako zuzendarien eta Euskara, kultura eta Nazioartekotzerako errektoreordetzaren koordinaziopean, 2 fakultatetako (Letren Fakultatea, Arabako campusa & Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Bizkaiko campusa) 16 irakaslek osatu dute irakaskuntza-taldea. Orotara, 5 sail ezberdinetakoak dira irakasleak: Kazetaritza (4), Ikus entzunezkoak eta publizitatea eta komunikazioa (3), Artearen historia eta musika (2), Hizkuntzalaritza eta euskal ikasketak (6) eta Geografia, historiaurrea eta arkeologia (1). Irakasle horietako batzuek balorazio batzordea osatu dute.
Ikasturtean zehar, talde-tutoretzak egiteaz gainera, hainbat mintegi antolatu dira, besteak beste, erronketan oinarritutako irakaskuntzari buruzko prestakuntza-saioa irakasleentzat, hizkuntza- eta kultura-gaietako Gradu Amaierako Lanetan GIHak txertatzeari buruzko mintegia ikasleentzat, eta EHUkultura i3 proiektuaren ikasturte bukaerako ekitaldia, non ekainera arteko emaitzen berri eman den.
Orotara, 14 Gradu Amaierako Lan eta Master Amaierako Lan 1 zuzendu dira proiektuaren baitan, eta horietako 8 GrAL aurkeztu dira 2023ko ekaineko deialdian, zehazki, 4 graduotan: Euskal Ikasketak, Itzulpengintza, Publizitatea eta harreman publikoak, Kazetaritza. Halaber, 3 gradutako irakasgaietan egin dira erronketako bati erantzuteko jarduerak: Artearen Historia, Historia, Geografia. Beheko hauek dira:
ERRONKEI ERANTZUTEKO DEFENDATUTAKO GRALak
- Euskararen presentzia Sopelako kultur eskaintzan. Ikaslea: Lier Isasi
- 2023ko Getxoko bi kultur elkarteren ereduez:Azebarri Kultur Elkartea eta Benta Auzo Gunea. Azebarri Kultur Elkartea eta Benta Auzo Gunea. Ikaslea: Nagore Landeta
- Euskararen lekua kultur alorrean: Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunea aztergai. Ikaslea: Maialen Barinagarrementeria
LANEI BURUZKO POSTERRA:
Lanartean: euskarazko programazioa aztertzen (pdf, 316 Kb)
- Itzulpena eta interpretazioa kultur jaialdietan: Loraldia festibalaren erronkei erantzun bat. Ikaslea: Iris Carte
LANARI BURUZKO POSTERRA:
Loraldia: jaialdia gerturatu publiko ez euskaldunari (pdf, 250 Kb)
- Diskurtso erreferituaren azterketa unibertsitate arteko euskarazko debateetan. Ikaslea: Ioar Etxebarria Lertxundi
- Unibertsitateko eztabaida testu-generoa: EHUko ikasleen euskarazko argudio gaitasunak aztergai. Ikaslea: Garoa Lizartza Ormaetxea
LANEI BURUZKO POSTERRA:
EHUkultura: euskarazko eztabaida txapelketa aztertzen (pdf, 755 Kb)
- Euskara transkribatzeko tresnak aztertzen- Ikaslea: Gari MorgadO
LANARI BURUZKO POSTERRA:
Ehukultura: fonetika laborategia ikusarazten (pdf, 1,4 Mb)
- Bideopodcast baten ekoizpena eta errealizazioa: “Añanako gatz harana: gesaletako altxorra”. Ikaslea: Irene Martinez López de Uralde. - Bideopodcasta ikusgai, hemen.
LANEI BURUZKO POSTERRAK:
EHUkultura_ehu gesaltzetan I (pdf, 6,1 Mb)
EHUkultura_ehu gesaltzetan II (pdf, 450 Kb)
IRAKASGAIETAKO JARDUERAK ARABAKO CAMPUSEKO ONDAREAZ
- Estilo artistiko bat aukeratu eta liburutegiko ondare bibliografikoak dituen aukerak ikertu, talde lan kooperatiboaren bidez, erakusketa birtual bat garatzeko. Irakasgaia: Arte Estiloen Historia (Artearen Historia, Historia eta Geografia)
- Arabako campuseko ondarea katalogatzeko informazio-bilketa. Irakasgaia: Gestión y Legislación del Patrimonio (Artearen historia)
- Arabako Campuseko ondarearen azterketa eta bideoak sortzea. Irakasgaia: Arkeologiaren sarrera.
ESKOLA-ARIKETEI BURUZKO POSTERRAK:
Ehukultura: Arabako ondarea instagramen (pdf, 606 Kb)
EHUkultura: Arabako campuseko eskultura aztertzen (pdf, 4,1 Mb)
Emaitza horien berri eman zuten parte-hartzaileek 2024ko uztailaren 10ean, Bizkaia Aretoan egindako ekitaldian, eta argazki-galerian ikus daitezke bertako irudiak eta goiko dokumentuetan ikusgai izan ziren posterrak.