Errektorearen Agurra
Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) webgunera.
Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Autonomi Erkidegoko goi-mailako hezkuntza eta ikerketa alorreko erakunderik garrantzitsuena da. Unibertsitate publikoa da, gure herrian sustrai sakonak dituena, eta, aldi berean, mundura irekita dagoena eta etengabe garatzen ari dena. 350.000 ikasle graduatu baino gehiago trebatu ditugu jakintzaren arlo guztietan, eta Euskal Autonomi Erkidegoan egiten den ikerketaren % 60 gure unibertsitatean garatzen da.
Webgunearen atal honetan, Errektorearen gunean, agintaldi honetako esku-hartze publiko garrantzitsuenak biltzen dira, eta baita, garatzen diren heinean, abiarazitako gobernu-ekintzak eta horien betetze-maila jaso ere.
Kudeaketa publikoak gardena eta hedapen handikoa izan behar du. Horretarako, Euskal Herriko Unibertsitateak hainbat komunikazio-kanal ezarri ditu, eta web orria baliotsuenetako bat da. Gure jardueraren berri unean-unean ematea espero dugu, eta, atal zehatz honetan, errektoreak agerraldietan egin dituen esku-hartze aipagarrienen berri jasotzea.
Eva Ferreira
Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea