A28
- Salbatierra
- Gainerakoetan Salbaterra- dakar (A28: 21, 51 eta 161. bertso-lerroetan), baina irakurketa gardena da. Agian zerikusia du bertso-lerroen egiturarekin, bost silabako bertso-lerroa behar baitzuen.
- egun
- ‘gaur (egun)’; cf. OEH, s.v. 2 egun: “Empleado de forma general por autores septentrionales y alto-navarros; en textos más occidentales se encuentra, por un lado, como término fosilizado en la oración del Padrenuestro, desde Capanaga hasta casi nuestros días; tbn. lo hallamos en unos versos vizcaínos de 1688 y en Barrutia. En textos guipuzcoanos es algo más frecuente: lo emplean Larramendi, Mendiburu (IArg I 91), Iturriaga (Fab 194) e Iztueta, y ya en el s. XX hay testimonios de bastantes más autores, especialmente desde 1950; Aguirre de Asteasu sólo emplea la expresión egungo egun”.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- ey
- ‘ei, omen’; ey partikulak, hemen eta 10. lerroan, distantzia markatzen du, batez ere denboran, 1564.eko gertakizunez ari den arren, ez baitakigu zehazki noiz idatziriko poema den. Lekukotua zegoen Arrasateko Erreketan ere: Madalenaan an ei dauça (TAV 3.1.7, 83); baina XIX. mendera arte oso gutxi agertzen da, ziur aski testu motengatik (dotrinak, otoitzak…). Cf. OEH, s.v.: “Documentado sólo en textos vizcaínos. Atestiguado ya en los Cantares de la quema de Mondragón, hasta la segunda mitad del s. XIX los ejemplos son, sin embargo, muy poco frecuentes”. Lazarragarenean bederatzi aldiz aurkitu dugu: A12: 2, A:12: 4, A23: 25, A24: 2oh, A27b: 5, A28: 2, A28: 10, B29: 10, B29: 24.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- cerca
- ‘harresi’; Landuccik ere erabili du: “çerca, çerquea” eta “muro de çiudad, çiudadeã çerquea”.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- onezquero
- ‘dagoeneko’; gero adberbioa oinarri duen hainbat egitura erabiltzen du autoreak, perpaus kausal eta denborazkoak osatzeko nagusiki. Denborazkoen artean, azpimultzo batek ‘jada, berehala, dagoeneko’balioa du. Erakuslean oinarritutako formak dira.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- Erraz daoque
- ‘ziurrenik dago’; hemen, iduri luke -ke atzizkiak, geroaldia baino gehiago, probabilitatearen balioa ematen diola aditz-formari. Gisa bereko beste adibide bat agertzen zaigu lerro batzuk beherago: erraz zaozque (A28: 23); baina cf. erraz daoque (A24: 25), geroaldiaren balioarekin. Lazarragaren testua agertu aitzin erabilera horien lekukotasunak ekialdeko testuetan baizik ez ziren biltzen: Certan iuya hic vaytaçac eure yzterbeguia / hartan condemnacen duquec yhaurc eure buruya (Etx XIII, 88-89); Erraiten drauçuet […] utzi denarequin ezconduren datenac, adulterio iauquiten duqueela (Leiz Mat. XIX, 9).
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- barrundiarra
- Barrundiarrak, hemen, Agurain inguruko nekazariak dira, hiribildutik kanpokoak. Barrundiako udalerria Aguraingo koadrillaren barruan kokatzen da eta Barrundiako ermandadean du oinarri; Barrundiako ermandadean ondoko herri hauek ziren: Ozeta (hiriburua), Audikana, Dallo, Etxabarri-Urtupiña, Heredia, Hermua, Larrea, Matura eta Zuazola. Joan Perez Lazarragakoa Barrundiako ermandadearen prokuradorea izan zen Arabako Batzar Nagusietan, 1581-1584 urteetan (cf. Di Cesare 2010).
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- jasi ce bidi
- ‘ez bedi jaitsi, ez bedi ekarri’.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- gararric
- ‘garagarrik’; Landucciren B eskuak “çeuada, garagarra” ematen du; OEHn ez dugu aurkitu aldaera honen berri, baina lerroen silaba-egiturak ez du formari buruzko zalantzarako lekurik ematen.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- justaric
‘zaldunen arteko borrokarik’; cf. Lcc “justa, justea”. Cf., orobat, DAut, s.v. justa: “Se llama también el juego o exercicio festivo de caballeros, armados de punta en blanco, en que a modo de alarde executan las acciones del combate con lanzas”.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- erraz çaozque
- ‘ziurrenik zaude(te)’; -ke atzizkiaren probabilitate-balioari buruz, ikusi A28: 15 lerroko oharra.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- gaztigaturic
- ‘abisaturik, eskarmentua harturik’; dirudienez, Lazarragaren eskuizkribuan gaztigatu aditzak beti ‘abisatu’ esan nahi du (cf. A7: 70, A10: 70, A16: 60, A28: 24 eta gaztigu A28: 146), eta castigua ‘zigorra’ da (AL: 1154r). Cf. OEH, s.v.: “Al Sur se da la distribución de variantes gaztigatu ‘avisar’ / kastigatu ‘castigar’; hay pocas excepciones ¾Refranes de Garibay, Beriayn, Iturriaga e Iza¾ en que gaztigatu se emplee para ‘castigar’.”
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- onela permitiduric
- ‘honetarako aukera emanik’, hots, Jainkoak nahi izan du herria erretzea hango biztaleentzako abisu gisa, onbideratu daitezen.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- eztit emayten lecuric
- ‘ez dit ematen aukerarik’; eskuizkribuan bost lekutan dago antzeko egitura: ez dit emayten lecuric (A10: 12, A10: 62), eztit emaiten / iguitaiac lecuric (A23: 87-88), ez diçu emun lecuric (A27a: 12), eztit emayten lecuric (A28: 30). cf. OEHnLeku(a) eman, s.v. leku: “Dar lugar, consentir, dar consentimiento; dar ocasión, dar tiempo”.
- Balia bequit, / oy badot adisquideric
- ‘adiskiderik baldin badut, lagundu nazala’.
- ifini nagui / oy arren esporçaduric
- ‘ipini nazala adoreturik, eman diezadala adorea’; esporçaduric ifini esamoldeari dagokionean, cf. A14: 74 eta DAut, s.v. esforzado: “Significa también valiente, animoso, de grande brío, corazón y espíritu valeroso y denodado”. Aditzari dagokionean, euskara historikoan, jusiboa b- aurrizkidun (besa, esan beza...) edo -la atzizkidun (datorrela, etor dadila...) formen bidez adierazi ohi da. Lazarragak erabilera ezezagun baten berri ekartzen digu iragankorretan. Izan ere, subjektua 3. pertsonakoa duten formak, aginterazko forma arruntak bezala eratu ditzake, aurrizki edo atzizkirik gehitu gabe: il nagui (A3: 26), ezcondu nagui (A19: 4), ifini nagui (A28: 33), ecusi nagui (B17: 18). Azpimarratu behar da bildutako forma guztiek 1. pertsonako objektua dutela, eta objektua 2. pertsonakoa dutenekin -la atzizkidun formak erabiltzen dituela: Jaun cerucoac, ene laztana, oy deguiçula parcatu (AL: 1146r).
- çaoz
- ‘egon zaitez(te)’, agintera; çaoz eta çaoça, bietara erabiltzen du.
- Asi gura dot; / nançuçu, çaoz exilic
- Antzeko formula aurkitu dugu eskuizkribuko lau lekutan, ondoren datorren solasari adi izateko arreta eskatzen duen funtzio kataforikoan: nançuçu, çaoz gueldiric (A10: 4), oy lenaengo abantajea / dasadan, çaoz exilic (A14: 49-50), Asi gura dot; / nançuçu, çaoz exilic (A28: 39-40), Arren, nançuçu, / Jaun Cerucoaen amorez, / conta deçadan / Pasio Santua dolorez (B29: 17-20).
- eranci
- ‘erantsi’; cf. OEH,s.v. erantsi: “Erantzi, documentado ya en Capanaga, aparece en algunos textos vizcaínos y, ya en el s. XX, tbn. en guipuzcoanos, alternando a menudo con erantsi en los mismos autores”.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- gañeti
- Hitz honetan, eskuizkribuan lau aldiz agertzen da <ñ> sabaikaria markaturik (gañe- A4: 18, A17: 82, A24: 31, B18: 5) eta hiru bider sabaikaritasuna markatu gabe (gane- AL: 1141v, A11: 7, A28: 44); -uin bukaera duten hitzetan bi bider markatu da sabaikaritasuna (muyña ‘funtsa, aberastasuna’ B33: 2, muñ ‘musu’ A27: 38) eta behin ez (mun ‘musu’ A27a: 51). Uste dugu testuan gane- > gañe- eta mun > muñ aldatzea dela egokiena, jakinik eskuizkribu honetan bestelakoetan ere markatu gabe direla kontsonante sudurkari sabaikari batzuk, eta kontuan izanik Landuccirenean ere —Mitxelenak ohartarazi zuen moduan— sistematikoki -ain eta -uin bukaerak -ayn / -añ eta -uyn / -uñ idazten direla (cf. Lcc “ençima, gaynean”, “neruio, raiz, çayna”, “nuera muger; yerno, errayna”, “nauaja, labayña”, “cola de animal, vuztayña”, eta “beso, muyn”, “besar, muyn eguin”), eta ez -an(e) edo -un bizkaieraz bezala.
- justoric
- ‘zehazki, hain justu’ esan nahi duela dirudi, OEHn (s.v. justu) adiera horretako adibideak oso berankorrak badira ere. Gainera, ez dago lekukoturik justorik edo justurik, baina, batetik, errimarako behar du -i- (hots -ric), eta, bestetik, gaztelaniazko justamente adberbioak ere badu adiera hori (cf. DAut, s.v.).
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- cunpliçacaric
- ‘kunplitzeke, kunplitu gabe, osatu gabe’; sutearen data ematen ari da: 1564.eko abuztuaren lehena; Aguraingo 1527-1568ko akta-liburuan ere data hori agertzen da, eta, XVII. mendeko kronikaren arabera (cf. Grandes 1923), sua egun horretako goizeko hamarretan hasi zen.
- suori
- Eskuizkribuak su ori sintagma halaxe ematen badu ere, bi elementuak bereizita, guk, hemen erakusle gisa interpretatzeari zail iritzita, suori jarri dugu, bi elementuak batuta. Cf. Suori (A28: 77) eta suorrec (A28: 94), eskuizkribuan ere horrela idatziak.
- forticic
- ‘bortitzik, sendorik, bortizki, sendoki’; OEHren arabera Gerriko dateke aldaera honen lehen agerraldia. Orain arte G eta GN-n zegoen dokumentaturik, eta ekialderago ere bai. Lazarragaren eskuizkribuan sei aldiz dago (A14: 18, A16: 81, A24: 153, A28: 50, B17: 97, B18: 9).
- portaleetan / comiençua arturic
- XVII. mendeko kronikaren arabera, San Juan Portalearen ondoko etxe batean hasi zen sutea: “prendió fuego en una casa junto al Portal de S. Juan” (ap. Grandes 1923: 204).
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- Jandoneanez
- ‘San Juan (eliza)’; Jandoneanez da izena forma absolutiboan; hala agertzen da eskuizkribuko hiru lekutan: Jandoneanez vezpera (A7: 2), Jandoneanez calteric (A28: 56), Jandoneanez Bautistea (B25: 13). Azkoitian ere bada Jandonianiz toponimoa. Aguraingo hiribilduaren hegoaldean dago San Juan eliza-gotorlekua, harresien barruan.
- calteric
- ‘denon kaltetan, zoritxarrez’; calteric hitza bi aldiz dago eskuizkribuan (A27: 14 eta A28: 56). Ez dugu aurkitu beste lekukotasunik, baina badirudi damurik esamoldearen antzekoa bide dela.
- canpaac
- Mendebaldeko zenbait testu zaharretan (Kapanagarena eta Frai Bartolomerenak, kasurako) inesibo singularreko eta absolutibo pluraleko markak (-an eta -ak) izenari erabat asimilatu gabe geratzen dira. Lazarragaren eskuizkribuan ere hala gertatzen da, -a amaiera duten hitzek agerian uzten dutenez, bokal bikoitz grafikoak agertzen baitituzte. Aurkitu ditugun salbuespen bakarrak ezpatac (AL: 1153v) eta bervac (AL: 1154v) dira; canpaac (A28: 57) salbuespen den ala ez ezin da ziur baieztatu, ez baitakigu oinarrizko forma canpa ala canpaa den (Landuccik campae dakar: “badajo de campana, campae mia”).
- bere
- ‘ere’ nahiz ‘bere’ izan daiteke.
- canpaac bere / chapitelagaz
- ‘kanpaiak eta txapitela ere’; “X Ygaz” egitura da, “Xrekin Y” egituraren aldaera, ‘X eta Y’ adierazteko.
chapitelagaz: OEHk s.v. 1 txapitula biltzen du forma hau, eta adieretan egokiena 2.a dugu, non txapitela (AN-araq, Sal, R) teilatu gaineko zera den, “buharda” edo “tejado más alto del mandio, donde se sale al tejado”, eta abar. Gurea zehazki ez dago han jasota. Erdaraz ere erabiltzen da adiera honetan: cf. Moliner-ek, Akademiarenetik hartuta, “Remate en punta de una torre” dakar. Argazkiak argiago ipintzen du.
- bobedaxeoc
- ‘bobeda gaixo horiek’, balio afektiboarekin. Lazarragaren eskuizkribuan, -txo atzizkia beti erabiltzen da txikigarri moduan; -xe atzizkiak, berriz, hiru balio hartzen ditu: 1) Txikigarria (-xe = -txo), kutsu afektiboarekin (mespretxua, trufa...) nahiz gabe: bervaxe (A7: 117), daquidancheau (A10: 21), gauçaxe (A10: 23), presentexeac (A14: 69), çuzpirioxe (A14: 73), esecoxeoc (A19: 14), urtexe (A19: 16), dozenaxe (A24: 116), erreguxeau (A26: 31), bobedaxeoc (A28: 59). 2) Izenondo eta aditzondoen intentsitate markatzailea: gueldixe (AL: 1140v), goitixeago (A1: 23), claruxeago (A7: 49), gueixeago (A10: 59). 3) Indartzailea (izenordain indartuekin, eta eben / arean-ekin): bercheac (A7: 77), gueurcheoc (A7: 88), neurcheau (A10: 46), ebenche (B3: 42), areanche (A27a: 33). Kasu batean (urteje A14: 6), ez dakigu zehazki zein den balioa.
- bobedaxeoc / ichi dau euroc bacarric
- XVII. mendeko kronikaren informazioa ere bat dator kontakizun honekin: “...y alcanzó al tejado y campanario de la Iglesia de San Juan y cayeron las campanas, quedando solamente las bóvedas y paredes [...]” (ap. Grandes 1923: 204).
- ez dago / norc socorridu jenteric
- ‘ez dago lagundu lezakeen jenderik’.
- içurriteaz
- ‘izurriteagaz, izurriteagatik’; hemen -az bukaerak soziatiboaren balioa du. Zaragozako 1564ko izurri bubonikoa zabaldu zen Araban eta inguruko eskualdeetan.
- Ifini dave
- ‘agindu dute, xedatu dute; agindu da, xedatu da’.
- asco penaric
- ‘zigor asko, zigor handia’.
- comarcaetan
- ‘(Aguraingo) ingurumarietan’; gardena da gaztelaniazko DAut, s.v. comarca: “El país contiguo y cercano a una tierra o lugar, que está en contorno de ella”. Landuccik ere bildu zuen: “comarca, comarquea”.
- ara
- Salbaterrara, alegia.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- balloa
- ‘balihoa, joango balitz’, joan aditzaren forma hipotetiko trinkoa da. Lazarragaren testuan, hipotetikoan, hirugarren pertsonak daraman l- aurrizkia sabaikaritzen da hurrengo -i- bokala asimilatuz: ballaco (AL: 1143r), lloacen (AL: 1147r), lloaque (AL: 1151v), balloa(A28: 68). Bestalde, ohar gaitezen, baldintza irrealeko protasia izan arren, apodosia errealean duela: ifini dave … ara balloa guiçonic.
- cerren eocen / … / … / içurriagaz gaxoric
- Fortunato Grandesen kontakizunak argitzen ditu lerro hauek: “...los barrios agrícolas de extramuros no fueron pasto de las llamas y sirvieron provisionalmente de albergue a los que, como consecuencia del fuego, quedaron sin viviendas” (Grandes 1923: 205). Ingurumarietako jendea ez omen zen sobera errukitsu ibili, eta erregearen justiziak behartu behar izan zituen Aguraingoak laguntzera: “En los pueblos circunvecinos se negaban a admitir en sus domicilios a los que de Salvatierra huían por no tener casa y para librarse del contagio, ante el temor de que llevaran este consigo, y para obligarles a recibirlos tuvo la Justicia de Salvatierra necesidad de acudir al Rey en demanda de una Real Cédula, que consiguió” (Grandes 1923: 206).
- parebagaric
- ‘izugarri (asko)’; goiko lerroko asco izenlagunaren graduatzailea da. Eskuizkribuko beste bi lekutan ere badago parebagaric erabilera adberbialean: Dama bategaz t[o]padu ninçan, / lindea parebagaric (A7: 5-6), Donzellacho bat ecusi neben, / lindea parebagaric (A14: 21-22).
- piadaderic
- Eskuizkribuan bi aldiz agertzen da piadade forma (A17: 41 eta A28: 80) eta hiru aldiz piedade (A1: 50, A16: 6, A16: 33). Landuccik ere piadade (gaztelaniazko “clemençia” eta “piadad”). Gaztelaniaz ugari agertzen da CORDEn 1600 arte, eta gero nekez (azkena 1646koa).
- cobru emunic
- ‘aurre eginik’; cf. OEH, s.v. kobru: “KOBRU EMAN [...] “Kobru emon (Vc), kobru eman (G-azp-bet), dar cumplimiento, dar frente, responder de algo”A.”
- barri onoc
- Testuan ez da berariaz berri onik aipatzen, eta pentsa genezake hiribildutik kanporatuak zeuden izurridunak Salbaterrara itzuli ahal izatea izan zitekeela berri on bakarra.
- recogiduric
- ‘babesturik’, izurritetik ihes egiteagatik (ikusi gorago 65-72 lerroak). 142. lerroan ere badago hitz hau, baina beste adiera batekin.
- galduric, / galduric eta
- Ahozko literaturan sarri agertzen da anadiplosia: testu-zati baten azken zatia hurrengoaren hasieran errepikatzea eta kateatzea; bihurkia deitu zion Manuel Lekuonak ahozko euskal literatura aztertzean. Testuan behin baino gehiagotan agertzen da baliabide hori: ene laztanac guraric, / ene laztanac guraric eta / neurc ala trabajaduric (A14: 10-12), Erregue baleu enojadu, / enojadu ta / asco maneraz afrontadu (A26: 2-4), Amea baleu ayn onradu, / onrada eta / bere semeaz concertaedu (A26: 14-16), cerren ecusten / even guztia galduric, / galduric eta / suorrec abrasaduric (A28: 91-94), Aurquitu eta / dey eguin deuso umilic, / umilic eta / lisonja ascoz beteric (B29: 41-44).
- Al eguienac
- ‘ahal zutenak’ edo ‘ahal izan zutenak’; iduri luke adibide honetan egin aditzak bi irakurketak har ditzakeela, burutua eta burutugabea. Ez da harritzekoa kontuan hartzen badugu XVI. mendeko testuetan aditz telikoen iraganeko forma trinkoak bi balio aspektualak adieraz zitzakeela testuinguruaren arabera. Halere, ondoko adibidean balio burutua baizik ez diogu hautematen: joan cirean Silveroen camarara, nun, sar citecenean, utra cortesmente Silverori berva eguin eusaen; ceñac, al eguian cortesia eta mesura guztiaz, saludadu cituan eta escatu cidin arpa bat (AL: 1142v). Bestalde, testu zaharrenetan, egin aditza erabiltzen da gaur egun *edun erabiliko genukeen lekuan ahalera —zentzu zabalenean— adierazteko (al egienak = al zutenak).
- esporçuz
- ‘adorez’; cf. OEH, s.v. esportzu: “Ánimo, fuerza, apoyo, consuelo”.
- cirean
- Mendebaldeko testu zaharretan, deklinabide mugatuan bezala, a + a > -ea disimilazioa gertatzen da adizki jokatuetan ere, -an / -ala atzizkiak gehitzean: doa + -an > doean (RS), daroa + -an > daroeanean (VJ) (cf. FHV 115). Hona Lazarragaren eskuizkribuan bildu ditugun adibideak: joean (AL: 1138r), cirean (AL: 1142v, AL: 1144r, AL: 1146v, AL: 1152r, AL: 1153v, A11: 13, A11: 17, A26: 120, A28: 100), direan (AL: 1147v, AL: 1152r, A1: 15, B17: 62), çarean (AL: 1152v, A12: 16, A17: 111, B18: 31, B18: 44), guinean (A7: 8, B18: 86), cinean (A26: 94, A26: 156), neroean (B18: 14), cireala (AL: 1145r), joeala (AL: 1147r), çareala (AL: 1151r), direala (AL: 1152r), neroeala (B18: 16). Ohar gaitezen Landuccik ez duela aldaketa horren arrastorik aditzean (“antecedente, aurrera doana”).
- aziendea
- ‘ondasunak’; eskuizkribuan beti du adiera hau, eta ez ‘ganadua’; ikusi A24: 52, A28: 101, A28: 154 eta bereziki B5: 2: Sentitu baga castacen da / andiro aziendea.
- dolorez contubagaric
- ‘kontaezineko saminez, samin izugarriz, zeharo samindurik’; dolorez adberbiala da, eta contubagaric horren graduatzailea.
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- Andioc
- ‘handikiok’; honetan ere argigarria da Fortunato Grandesen kontakizuna: “Dentro del recinto amurallado [...] vivían los señores en sus casas solariegas, sobresaliendo con su alcurnia y sus blasones, que se destacaban del resto de la población de comerciantes, industriales, artesanos y braceros. En los cuatro extremos, fuera de muros, tenían, como hoy, sus viviendas los labradores” (Grandes 1923: 202).
- utra negociaduric
- ‘oso lanpeturik’; honekin zeharo bat datorren muy negociado-ren adibide bat aurkitu dugu CORDEn: “Mira que Satanás andaba muy negociado para aventaros a todos como a trigo [...]” (San Pedro de Alcántara, c. 1560, Tratado de la oración y meditación).
![gora gora](../irudiak/ico_gora.png)
- enparaçaca
- ‘itzuri gabe, onik atera gabe’; mendebaldean ez dago enpara(tu) aditzaren adiera horren lekukotasun gehiegirik, baina, OEHren arabera, badago gutxienez Arrasateko Erreketan (TAV 3.1.7) eta Abendañoren kantan (TAV 3.1.6). Eskuizkribuan beste behin aurkitu dugu, eta hor ‘gelditu’ esan nahi du zalantzarik gabe: Enparaetan bardin bajaçu / beste çaguita çorrocic (B23: 101-102).
- ese bat
- XVII. mendeko kronikaren arabera ere, etxe bat baino ez zen zutik geratu, eta Santa Maria eliza, eta labe bat: “...se quemó toda la villa, excepto la iglesia de Santa María y un horno y una casa que quedaron sin quemarse” (ap. Grandes 1923: 204).
- baice
- ‘baizen, baizik’; eskuizkribuan baxe eta baize formak agertzen dira (bakoitza zazpi aldiz, eta behin baje). Formari buruz, cf. OEH, s.v. baizen: “La variante baxen (<-ix-> a veces en fray Bartolomé) es propia de la tradición vizcaína; no se encuentra baizen en textos de este dialecto hasta el s. XX. Las formas sin -n se documentan en textos meridionales antiguos: baize en un texto alavés del s. XV, en una carta de Azpeitia del XVII y en el Catecismo de Cegama; baxe y baxin en Micoleta; baizin en BBizk.”
- bay gueiago
- ‘baita ere’; bi aldiz dago eskuizkribuan: A28: 113 eta B29: 113. Honen antzera, ikusi ez gueiago.
- asco arca gariric
- ‘gari asko, gari-arka asko’; garia erre da, eta zenbat erre den adierazteko dago asco arca.
- osaça[ca]ric
- ‘osatzekerik, osatu gaberik’.
- Eucaiteco
- ‘hala edukitzeko’; 115. bertso-lerroko dauco hari egiten dio erreferentzia. Forma honekin erlazionaturik, cf. Lazarragaren eskuizkribuan, ce beucaique (A14: 57), ce eucaiqueçu (A27a: 24, A28: 155) eta baneucaique (B22: 15). Ikusi, orobat, Lcc “fiesta de guardar, eguçari euchayteco”.
- guraso asco / … / … / oyta guraso bagaric
- Fortunato Grandesek dioenez, izurritearen ondorioz 600 biztanle hil bide ziren, biztanleriaren ehuneko berrogei; sutearen ondorioz ez dakigu zenbat hil ziren (Grandes 1923: 205).
- cureldo
- ‘krudelki’; Landuccik ere badakar curela adjektiboa, baina kureldo izenondoa ez dugu aurkitu eskuizkribu honetan baino (AL: 1151r, AL: 1152r, A28: 128).
- apaindurean
- ‘apaindutik’.
- ez gueiago
- ‘ez eta ere’, hemen eta beherago.
- erregalozco
- ‘guztiz fin, bikain, dotore, ez ezinbesteko’.
- tendaric
- ‘dendarik’; Leizarragarenean baino ez dugu aurkitu, eskuizkributik kanpo (cf. orobat B7: 14), t- ahoskabearekin hasten den forma.
- alcate-regimienturic
- ‘alkate eta errejimendurik, alkate-zinegotzirik, alkate eta zinegotzirik’; cf. DAut, s.v. regimiento: “Se toma asímismo por el conjunto o cuerpo de regidores, en su Concejo o Ayuntamiento, de cada ciudad, villa o lugar”.
- dabela
- ‘izan dezala’.
- asco gueraciaric
- ‘grazia asko, onginahi handia’; cf. baita A23: 2, eta, forma bera baina beste adiera batekin, gueraciea ‘grazia, trebetasuna’ (A6: 30). Barrutiak eta Landuccik darabilte gerazia aldaera, bakoitzak behin.
- bici garean
- ‘gu bizi gaitezen, gu bizi izateko’.
- recojiduric
- ‘nor bere baitan bildurik, ohitura gaizto eta atseginkerietatik urrundurik’; DAutek, s.v. recogerse, honi ondo doazkion hainbat adiera ematen ditu, seguruenik azkena egokiena: “En el sentido moral, vale apartarse, abstraherse el espíritu de todo lo terreno, que le pueda impedir la meditación o contemplación”. 88. lerroan ere badago hitz hau, baina beste adiera batekin.
- ez cargadu / norc bere concenciaric
- ‘ez kargatu nork bere kontzientzia, ez egin txarkeriarik’; cf. DAut, s.v. cargar: “Cargar la conciencia. Executar alguna acción mala y pecaminosa, por la qual queda gravada la conciencia”.
- ez digun
- ‘eman ez diezagun’; *-in- erro zaharreko adizkia, subjuntiboan.
- gaztigu besteric
- ‘beste gaztigurik, beste abisurik’; cf. gorago A28: 24.
- inor[c]
- Ergatibo-faltari dagokionean, cf. inor[c] (AL: 1145r, A28: 147), ni[c] (A7: 38, A17: 107, B3: 34), neur[c] (A9: 19), eta ar[c] Sasiolakoarenean (B30: 86).
- concenciazco traturic
- ‘kontzientziaren aurkako traturik’.
- eroan ustez
- ‘kentzeko asmoz’.
- Ce eucaiqueçu
- ‘ez ezazu(e) eduki (geroan)’; eduki aditzaren geroaldiko aginterazko forma trinkoa. Geroaldiko agintera oso ohikoa da Refranes y Sentencias bizkaierazko atsotitzen bilduman (çe eyquec maurtuti hoeaneâ, eder eztanic calean RS 36, Gach çe erexqueoc yñori, ta emac verea edoceyni RS 312), eta aztergai dugun Lazarragaren testuan: ce eucaiqueçu (A27a: 24), sinis eçaqueçu ene eguia (B11: 13-14), Jentil onbrea, ona çatozque, / gura banoçu gozadu (B14: 11-12). Bizkitartean, ez dirudi soilik mendebaldeko euskararen ezaugarria izan denik, gipuzkera eta lapurtera zaharrean (Etxeberri Ziburukoa eta Etxeberri Sarakoa) ere biltzen baitira gisa horretako formak. Bestalde, aditz erroaren forma aipagarria da, nahiz eta ez den bakarra, testuan eucaiqueçu (A27: 24, A28: 155), eucaiteco (A28: 119) eta baneucaique (B22: 15) biltzen baitira. Ohar paleografikoari jarraikiz, guztiz azpimarragarria iruditzen zaigu bigarren eskuak aditz formaren i bokala tatxatu izana.
- Acorda çatez
- ‘gogoan izan ezazu(e)’.
- çaoça
- ‘egon zaitez(te)’, agintera; çaoz eta çaoça, bietara erabiltzen du.
- iraçarric
- Iratzarrik forma XIX. mendera arte ez zegoen lekukotua (cf. OEH, iratzarririk, s.v. iratzarri), baina eskuizkribuan hiru aldiz agertzen da (A16: 72, A23: 36 eta A28: 160), eta bi aldiz iraçarriric (AL: 1152r, B23: 16).
- dacusu
- ‘dakutsu’; hala irakurri behar da Lazarragarena, txistukari afrikatuarekin.
- çuri bidaldu jaguinic
- ‘zuri bidaldu eginik, zuri bidalirik’; jagui- hainbat aldiz agertzen zaigu eskuizkribuan. Askotan aditz trinkoa edo beregaina da, baina laguntzaile gisa ere agertzen zaigu, partizipioa aditz nagusitzat harturik. Bestalde, gehienetan aditz jokatugabea iduri du: ]ri remedio emun jagui[ (AL: 1138r), Nachaçu suplicaetan nay daquiçula, ene peneau oneyn andia dan azquero, remedioa emun jaguiten (AL: 1152r), eta prometidu even biac ez alcarri ichi jaguiteco, arean da Sirena ta Silvia idoro artean (AL: 1152v), cegaiti artu ez daiquean / oy beste servidoreric; / oy alcançadu daiqueano / ez artu jaguin celoric (A14: 99-102), Orain dama bat servietan dot, / lindea parebaguea; / oy eztauco meresciduric / niganic ancietea / eguin deustan mesedeac / servidu jaguin artean (A24: 131-136), Jaun Cerucoac / çuri bidaldu jaguinic; / adietaco / badeçu miramenturic, / ez consentidu / ceure lurrean gaxtoric (A28: 165-170), Aren aoti berba oa / neguianean aditu, / reberencia jaguiteco / belaunoc neben incadu (B14: 13-16), Apea nindin çaldirean / guchi bat apartaduric; / berba neguion lurrerean, / neurau nengoan lecurean / reberencia jaguinic (B18: 66-70), Beti nabil casoau dala / trabajadua azquero, / inox dicharic eztudala / bencedoreçat atabala / jo jaguiteco sendoro (B18: 111-115), guztiay berba jaguinic (B29: 50), modu onetan / oyta berba jaguinic (B29: 79-80). Edozein kasutan, beti agertzen da iragankor gisa eta datibozko argumentu batekin. Uste dugu aditz ezezagun horren azpian egin aditzaren forma hirupertsonala (NORK-NORI-NOR) ezkutatzen dela.
- adietaco
- ‘(gaztiguak) ikusteko’; aditu aditzak ‘entzun’ edo ‘ulertu’ esan nahi du eskuizkribuko gainerako agerraldi guztietan, baina hemen ‘ikusi, begiratu’ esan nahi duela uste dugu, goiko dacusu aditzarekin eta ondoko miramenturic izenarekin erlazionaturik.
- badeçu
- de- moldeko *edun aditzaren formak ez dira asko eskuizkribuan (eta gehienak Estibaliz Sasiolakoaren poeman agertzen dira): det (A5: 26, B30: 12, B30: 14, B30: 20, B30: 45, B30: 60), dedan (B30: 82), badeçu (A16: 70, A28: 168), deçun (A26: 90). Gutxi dira, orobat, du- eta deu- moldeetakoak.
- badeçu miramenturic
- ‘baldin baduzu begirunerik’.
- Regimentua
- ‘Udalbatza’.
- ifinçu
- ‘ipin ezazu’; ifini aditzaren agintera trinkoa. Halako hamaika aurkitu ditugu Lazarragaren eskuizkribuan: efinçu (A16: 59), jafindaçu (A17: 44, B18: 34), ce nafinçu (A17: 60), dafinquet (A24: 27), ez difinçuen (A27: 4), badafinçu (A27: 41), ifinçu (A28: 172), dafinela (A28: 175), nafinçu (B3: 70), nafinela (B4: 4), ce efinçu (B7: 13).
- abisaduric
- ‘jakinaren gainean’; eskuizkribuan abisadu hitzak ‘zuhur’ adiera ere badu: cf. neure bician ecusi ez dot / ayn gauça abisadurik (A7: 9-10) eta Abisada eder parebaguea (B17: 16).
- ez daguiala
- ‘ez dezala egin’; egin aditzaren subjuntibo trinkoa.
- bide ez daben gauçaric
- ‘bidezkoa ez duen gauzarik’. Cf. OEH, s.v. bide: “bide izan [...] (Aux. intrans. unipersonal y bipersonal con sujeto de 3.a persona). Ser (lo) justo, debido, lícito; (aux. trans.) tener obligación, deber en justicia”. Cf. bide dodana eguinic (A7: 14).
- dafinela
- ‘ipin dezala’; ifini aditzaren subjuntibo trinkoa. Halakoez ikusi A28: 172 lerroko oharra.
- republiquea
- ‘herriko kontuak’.
- bazterroc
- ‘bazter horiek, Salbaterrako ingurumariak’.
- Beguirauçu
- ‘begiratu ezazu(e), adi egon zaitez(te)’; begira + *edun aditz-lokuzioa aski arrunta da testu zaharretan. Lazarragaz gain, Leizarraga, Etxeberri Ziburukoa eta Axularrrek ere erabiltzen dute: begirauzue, beilla ezazue eta othoitz egizue, ezen eztakizue denborá noiz daten (Leiz Mc. XIII, 33), gero ordean sendatu eta erhasunetik / konfesio egitera begirauk ahantztetik (EZ Man. I, 22); 1609an Iruñean saritutako lehen poesian ere agertzen da: Ongi ohartuz janegazu, / il etzaitzan begirauzu (TAV 3.1.20). Bestalde, *edun aditzaren aginterazko forma trinko bakarra da eskuizkribuan.