Info_Informazio-orokorra_Aurkezpena

I. Hezkuntza Kongresua

I. Hezkuntza Kongresua

Hezkuntzaz ari garenean, kontuan hartu behar ditugu azken garaiotan izandako aldaketa ugariak. Aldaketa horiek beste egoera bat sortu dute, non ikasleen trebetasunak eta gaitasunak gailentzen diren jakintza teoriko hutsen gainetik.

Ikuspegi orokor horren barruan, egungo hezkuntza sistemak ikasleak prestatu nahi ditu autonomoki gai izan daitezen beren prozesuak eta ikasteko estrategiak ezagutzeko, eta jakintza horiek ez soilik ikasgelan baizik eta ikasgelatik kanpo ere erabiltzeko. Testuinguru horretan, askoz ere garrantzitsuago bihurtu da beste alderdi batzuei erreparatzea: adinei eta beren ezaugarriei, ikasketan eragiten duten faktoreei, elementu afektiboei eta haien inplikazioei, teknika eta metodologia berrien rolari…

Horregatik, egun hezkuntzak dituen galdera nagusiak agerian jartzeko, eta zerikusia duten jakintza arlo desberdinetatik erantzuteko, 2019ko ekainaren 3an eta 4an, Bilboko Hezkuntza Fakultatean, I. Hezkuntza Kongresua egingo da.

Asmoa da ekitaldia topaleku izatea hezkuntzaren gaineko hausnarketa zabal bat egiteko, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateetako ikertzaile guztiak dauden gonbidatuta parte hartzera.

4 gairen inguruan antolatu da ekitaldia:

  1. Hezkuntza eta pertsonaren garapena.
  2. Hezkuntzako metodologia aktiboak.
  3. Baliabideak eta materialak hezkuntzan.
  4. Hezkuntza eta gizartea.