inf_santamaria_presentacion

Carlos Santamaria zentroa

Zentro honek Carlos Santamaria donostiar matematikari, filosofo, meteorologo, euskaltzale eta bakezaleari zor dio izena. Santamaria honoris causa doktore izendatu zuten UPV/EHUn, 1992an. Haren babesa erabakigarria izan zen UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren garapenean.
Carlos Santamaria Zentroak 16.600 m2-ko arraseko azalera eraikia dauka eta Ander Marquet arkitektoak diseinatu zuen.

Barne hartzen ditu Campuseko liburutegia eta baliabide nahiz zerbitzu berri batzuk (ikasteko gelak, irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako baliabideen tailerra, etab.). Zentro unibertsitario honetan ere kokatuta daude gizarte-zientzien, zientzia juridikoen eta giza zientzien arloetako institutuen, katedren eta ikerketa taldeen egoitzak, halaber, Txillardegi aretoa non urte osoan zehar erakusketa interesgarriak egiten diren.

Elhuyar plaza, 2 20018 Donostia
Tel.: 943 018873
E-mail: santamaria.atezaina@ehu.eus

Jendaurreko ordutegia

Neguko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30. Liburutegiaren ordutegia
Eguberri eta Aste Santuko ordutegia: astelehentik ostiralera 8:00-20:30. Liburutegiaren ordutegia. 
Udako ordutegia (uztailaren 10etik irailaren 1era arte): astelehenetik ostiralera 8:00-14:30. Liburutegiaren ordutegia. 

ERAIKINA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 5etik 18ra. 

Kudeaketa eta administrazio organoak

ORGANOAK TITULARRA ala OSAKETA
Zentroaren zuzendaria Errapel Ibarloza Arrizabalaga
Zentroaren kontseilu exekutiboa
  • Gipuzkoako Campuseko errektoreordea edo hark izendatutako ordezkoa. Kontseiluko buru izango da eta kalitate-botoa izango du.
  • Ikerketaren arloko Errektoreordeak edo horrek eskuordetzen duen pertsonak.
  • Gipuzkoako campuseko Zerbitzu burua.
  • Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko zuzendaria.
Zentroaren batzorde zientifikoa Zentroko jarduerekin erlazionatutako arlo zientifikoetan garrantzia duten hiru kide izango ditu gutxienez. Kide bakoitzaren ospearen eta garrantzi profesionalaren arabera egingo da aukeraketa eta ez, ordea, duten ordezkaritza instituzionalaren arabera. Azpibatzordeak antola daitezke, aurrera eramango diren ekintzen arabera.
Zentroaren administraria Ana Mari Sánchez Cardiel

 

Informazio osagarria