INGURUMENA IRAUNARAZTEKO TEKNOLOGIA KIMIKOAK (TQSA)
Saila(k) Ingeniaritza Kimikoa |
||
Zientziaren esparrua(k) Teknologia kimikoak; Prozesu katalitikoak |
||
Ikertzaile Nagusia (IN): Juan Ramón González Velasco | IN-laguna: Miguel Ángel Gutiérrez Ortiz | |
Partaideak TQSA taldea Unibertsitateko 4 Katedradunek osatzen dute, Unibertsitateko 4 Irakasle Titularrek, 2 Irakasle Agregatu, Ikertzaile Iraunkor bat, 1 Marie-Curie Ikertzaile Kontratatua, 3 Ikertzaile Doktore Kontratatu eta Irakasle Elkartu 1. Gaur egun, ikerketa taldeko partaideak formakuntzan dauden 13 ikertzaile gazteren Doktorego tesiak zuzentzen ari dira. |
||
Hitz gakoak Material egituratuak, katalizatzaile aurreratuen diseinua, katalisi heterogeneoa, ingurumen-jasangarritasuna, klima-aldaketa, energiaren ekoizpena eta biltegiratzea, gas-efluenteen arazketa, erreaktore kimikoen diseinua eta operazioa, prozesuen areagotzea, hondakinen balorizazioa |
||
Deskribapena TQSA taldearen jardun-eremuek material aurreratuen garapena eta fabrikazio-teknologia berrien ustiapena hartzen dituzte barne, baliabideen erabileran efizientzia handiagoa izateko eta ingurumen-inpaktua murrizteko, eta honako hauez arduratzen dira: katalizatzaile berrien formulazioaz eta sintesiaz; iturri mugikorretako eta finkoetako efluenteak arazteaz; biofindegiko hondakinen aprobetxamenduaz; energiaren ekoizpenean purutasun handiko hidrogenoaren ekoizpenaz, erregai-piletan erabiltzeko; eta metanoaren eta CO2-aren erabilpenaz, balio erantsi handiko produktuen sintesirako berriztagarria diren karbono iturriak erabiliz. Gainera, Administrazioak edota kimika, energia eta ingurumen-sektoreetako enpresek finantzatuta, teknologia-transferentziarako prozesu berriak optimizatu edota garatzen dira. |
||
Ikerketa-Lerroak
|
||
Ekipamendua
|
||
Harremanetarako |