w_BPP/PPZ

Basement Petrochronology and Petrofabrics (BPP)

 
Saila(k)
Geologia
Zientziaren esparrua(k)
Zientziak
Ikertzaile Nagusia (IN): Pablo Puelles Olarte IN-laguna:

Partaideak

Benito Ábalos Villaro, José Ignacio Gil Ibarguchi, Fernando Sarrionandia-Ibarra Eguidazu, Sonia García de Madinabeitia Martínez de Lizarduy

Hitz gakoak

Geologia Geofisika, Geokimika, Tektonika, Petrokronologia, Petrofabrika, Birziklapen orogeniko, Mantuaren eta lurrazalaren arteko interakzioa

Deskribapena

Gerriko orogenikoen sorreran lurrazalean (kontinentalean eta ozeanikoan) eta mantuan prozesu geodinamikoek eragiten dute. Prozesu horiek ziklikoki errepikatu dira Lurraren historia geologikoan zehar. Ikuspuntu honetatik gure ikerketa taldeak Petrokronologia eta Petrofabrikaren teknikak erabiltzen ditu honako alderdi hauei ekiteko:

  1. Berraktibatze tektonikoa pairatu duten zonetan birkristaltzearen, galdatze partzialaren eta geokronologiaren arteko erlazioen azterketa
  2. Deformazio moldakorra eta transpresio- eta transtentsio-zonetako deformazioaren eta zinematikaren analisia
  3. Mantuaren eta lurrazalaren arteko interakzioaren ikerketa eta eremu igneo eta metamorfikoetako hazkunde eta birziklapenaren gertaeren interpretazioa

Ikerketa-Lerroak

  1. Geologia - UNESCO Kodea 2506
  2. Geokimika - UNESCO Kodea 2503
  3. Geofisiika (Tektonika) - UNESCO Kodea 250

Ekipamendua

Ikerketa taldeak laginak prestazeko (xafla meheak eta leunketa-lanak) eta analisi mikroskopikoa burutzeko beharrezko ekipamendua du. Taldeak ere EHUko Geokronologia eta Analisi Isotopiko Zerbitzurako sarbidea du, taldekide bat zerbitzuaren arduradun zientifiko-teknikoa izanik (J.I. Gil Ibarguchi). Ekipamenduak espektrometroak, gela garbia eta laser ablaziozko sistemak ditu (cf. www.ehu.es/ibercron).

Web orrirako esteka

 

Harremanetarako

Pablo Puelles Olarte
pablo.puelles@ehu.eus