i3ker BioGela: Gizarte konpromisorako Ikerkuntzan Oinarritutako Ikaskuntza Biozientzietan
Taldeko kideak
- Montes Burgos, L. Ruth (coordinadora)
- López Jiménez, David
- Nieto Garai, Jon Ander
- Santin Gomez, Izortze
Kolaboratzaileak
- Acha de la Presa, Arantzazu
- Arizmendi Bastarrika, Jesus Mari
- Martín Plágaro, César Augusto
- Torrano Moya, Verónica
- Valcárcel Jiménez, Lorea
Laburpena
Biokimika eta Biologia Molekularreko (BKBM) eta Bioteknologiako (BT) graduetan behatutako bi beharri erantzuteko sortu da proiektu hau, eta, horretarako, UPV/EHUko IKDi3 irakaskuntza eredua erabiltzen da. Alde batetik, ikasleen artean “Gizarte konpromisoa” zeharkako gaitasuna garatzea dugu erronka, bi graduetan gutxien lantzen denetako bat baita. Beste aldetik, azken urteotan ikasleekin izandako esperientziak agerian utzi du jarduera komun bat ezarri behar dela, elkarrekin estu lotutako hainbat irakasgaitan. Jarduera horren xedea da gaitegiaren ezagutza modu praktikoan integratzea DNA Birkonbinatuaren Teknologia (Biologia Molekularra eta Ingeniaritza Genetikoa ere deitua) eta Teknika Instrumentalak irakasgaietan, biak BKBM eta BT-ko graduetako bigarren mailakoak.
Proiektu honen proposamen berritzailea Ikerkuntzan Oinarritutako Ikaskuntza erabiltzean datza, ikasleek bi irakasgaietan ikaskuntza esanguratsua lor dezaten, gizarte konpromisoan gaitasunak garatzen dituzten bitartean. Jarduera horrek ikasleek gizartearen erronkak identifikatzea eta lantzea proposatzen du, DNA birkonbinatuaren teknologia eta proteinen purifikazioa erabiliz. Horretarako, proteina birkonbinatuaren gainadierazpena eta purifikazioa deskribatzeko protokoloa diseinatzen dute, beti ere Garapen Iraunkorreko Helburuak kontuan hartuta. Jardueraren amaieran, ikasleek euren lana aurkeztuko dute proiektu baten egituradun txosten idatzia eta posterraren bidez, biltzar zientifikoa simulatuz.