Masterraren gakoak
Master honen bidez, funtsean material berrien arloan espezializatzea lortu nahi da. Material berrietako unibertsitate arteko masterraren helburua da prestakuntza sendoa eskaintzea material berrien sintesi, ezaugarritze, propietate eta aplikazioetarako metodologiarik eguneratuenetan eta eskaini biomaterialen, nanomaterialen, material adimentsuen zein energiarako materialen arloetan nola elektronikan, katalisian eta bestelakoetan ere. Programak gaitasuna emango du arlo zientifiko eta garapen teknologikoan erabakiak hartzeko eta ikerlanak taldeka egin ahal izateko.
Masterrean zenbait beka eskaintzen dira BCMaterials, CIC ENergigune edo CIC Nanoguneren finantzaketaz, bai eta Kantabriako unibertsitatearen Zientzia Fakultateak eskainitako garraio laguntzak ere.
Masterra amaituta, sarrera zuzena dago doktorego programa hasteko. Gainera, materialen gaineko I+G+B oso eremu garatua da gure herrialdean eta, hortaz, badira gai honen inguruko espezializazio ikastaroak zein udako ikastaroak.