Masterraren gakoak
Ingeniaritza Kimikoa etengabeko garapenean eta hazkundean dagoen eremu zientifiko-teknologiko bat da, sektore guztiz desberdinetan eragiten duena: petrokimikoa, elikadura industria edo farmazeutikoa. Beraz, ingeniaritza kimikoan prestakuntza espezifikoa izango duten profesionalak behar dira, gai izango direnak prozesuak garatu, hobetu eta optimizatzeko, ekoizpen plantetan lan egiteko, industria kimikoan eta prozesuen industrian.
UPV/EHUk eta Kantabriako Unibertsitateak batera eskaintzen duten Ingeniaritza Kimikoa Unibertsitate arteko Masterrak orientazio bikoitza du, profesionala eta ikertzailea. Prestakuntza egokikor eta eraginkor bat eskaintzen du, sektore ugaritan lan egiteko (industria, zerbitzuak, administrazioa) eta funtzio profesional askotarikoak betetzeko.