Irakasleak
MIKEL IRIONDO ORENSANZ
- Ezagutza arloa
- Antropologia Fisikoa
- Saila
- Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- m.iriondo@ehu.eus
Mikel Iriondok Antropologia Fisikoa eta Antropogenetika irakasgaiak irakasten ditu UPV/EHUko Biologiako Graduan. Bere interes zientifikoak DNAren aldakortasunaren erabilgarritasunean eta aplikazioan oinarritzen dira, batez ere Biozientzien arloko alde praktikoetara bideratuak. Horretarako hiru hurbilketa nagusi erabiltzen ditu: Populazioen Genomika, Auzitegi Genetika eta Asoziazio Genetikoa.
Bere lehen ikerketek euskal populazioaren egitura genetikoaren inguruko ezagumendua handitzea zuten helburu. 2003. urtean, Andone Estonba doktoreak zuzenduriko ikerketa taldean sartu zen eta DNAren aldakortasunaren ikerketarekin jarraituz, beste animalia espezie batzuetan ikertzen hasi zen, hala nola, ardiak, behiak, zaldiak, erleak, erbiak edo antxoa. Egun, doktorego ikasleak irakasten ditu DNAren aldakortasunak ematen duen informazioa zelan analizatu eta interpretatu behar duten ikasi dezaten. Parte hartzen du ere ikerketa taldeko artikulu zientifikoak lantzen eta garatzen.
1995. urtetik hona, dozenaka ikerketa proiektuetan hartu du parte. Proiektu horien emaitza bezala, 48 artikulu zientifiko, kongresuetan 70 komunikazio baino gehiago eta bi patente aipa daitezke.