Irakasleak
MIREN BEGOÑE URRUTIA BARANDIKA
- Ezagutza arloa
- Fisiologia
- Saila
- Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- mirenbego.urrutia@ehu.eus
Biologian lizentziatu ondoren (1989), irakasle lanetan zela UPV/EHUn, hasi zen dokorego ikasketak egiten: 1997an defenditu zuen tesiak (bibalbioak nola lortzen, hautatzen eta xurgatzen duten janariari buruzkoa) Dotoregoko sari berezia merezi izan zuen.
Fisiologian irakasle titularra da UPV/EHUn. Animalien Fisiologia irakasten dihardu Zientzia eta Teknologia Fakultatean Biozientzietako graduetan Gainera Physiological energetics of marine organisms irakasgaian ere irakasten du bi graduondokotan, “Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources” eta “Ingurumenaren kutsadura eta Toxikologia” masterretan hain zuzen ere.
GAFAF saileko zuzendaria (2010-2013) izan da EHUn, baita Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikorako Zuzendaria (2013-2015), eta egun UPV/EHUn Ikerketa Gizartera Zabaltzeko Zuzendari lanetan ari da.
Bere ikerketa-lerroa bibalbioen hazkuntza-tasaren osagai fisiologikoen azterketan dago oinarrituta, eta izan ere “Molusku bibalbioen fisiologia energetikoa” izeneko ikerketa-talde kontsolidatuaren buru da (A talde modura ebaluatua).
Azken 20 urteetan nazioarteko lehen mailako aldizkari espezializatuetan 30 artikulutik gora argitaratu ditu, liburu bat idatzi du eta atal baten egilea ere bada; hiru doktorego-tesi zuzendu ditu, eta 20 bat ikerketa-proiektutan hartu du parte. CNEAIk onartutako lau seiurteko dauzka.
Zientziaren zabalkunderako hainbat jardueretan ere hartzen du parte.