Irakasleak
OLATZ ZENARRUZABEITIA BELAUSTEGUI
- Ezagutza arloa
- Genetika
- Saila
- Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- olatz.zenarruzabeitia@ehu.eus
Biologian lizentziaduna UABn (2007) eta doktorea UPV/EHUn (2012). Doktore gradua E2F1 eta E2F2 transkripzio faktoreek DNAren erreplikazioaren kontrolean duten zereginaren eta E2F-p53 ardatzak ehun-homeostasian duen funtzioaren gaineko ikerketa lanarekin lortu nuen, Ana M. Zubiaga eta Ainhoa Iglesias doktoreen zuzendaritzapean. 2014an IISBiobizkaian Borrego doktoreak zuzentzen duen Immunopatologia taldera batu nintzen doktoretza osteko ikertzaile gisa. Ordutik, aktiboki parte hartu dut CD300 hartzaileek erantzun immunologikoan duten eginkizuna ikertzea helburu izan duten proiektuetan eta NK zelulak aztertzeko ikerketa proiektuetan, minbiziari aurre egiteko haien jarduera modulatzeko helburuarekin. Lanaren emaitza gisa, 40 artikulu argitaratu ditut eta 3 doktore-tesiren, 7 Master Amaierako Lanen eta 3 Gradu Amaierako Lanen zuzendari edo zuzendarikide izan naiz.
2024eko irailetik Irakasle Laguntzaile Doktorea naiz Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia sailean, non Genetika arloko irakasgaiak irakasten ditudan Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologiako Graduetan. Ikerkuntza jardunari dagokionez, UPV/EHU-IIS Biobizkaia afiliazio bikoitzari eusten diot, eta NK zelulen ikerketa-ildoaren barruan, nire ikerketa-lerroak, ikuspegi genetiko zein molekularretik, NK zelulak indartzean oinarritutako estrategiak ikertzea du helburu, antigorputz monoklonalekin egindako tratamenduaren erantzuna hobetzeko, tumore solidoak dituzten pazienteetan.