Formación PDI 19/20

Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak - Deialdia 2019/20

Urtarrila

Técnicas de evaluación de distintas formas de trabajo en grupo

Ikastaroak taldean egindako lanaren aurkezpen orokorra eskaintzen du, hainbat modalitate eta helburu barne (taldeak, talde kooperatiboak, talde kolaboratiboak, etab.). Ondoren, taldean landutakoa ebaluatzeko hainbat modu azaldu eta eztabaidatuko dira. Azken zati honetan parte-hartzaileek beren esperientziak teknika horiekin partekatu ahal izango dituzte.

Data eta ordua: Urtarrilaren 21 (10:00-14:00)
Lekua: P mintegia
Hizkuntza: gaztelania
Izen-ematea: https://forms.gle/hrwBcEEFRxTsciJC6


Datu masiboen analisia python - orange datamining-ren bitartez

10 orduko ikastaro honetan, datuen meatzaritzaren munduan hasiko gara Python programazio-lengoaia erabiliz. Hau lengoaia ezagunenetako bat da eta gero eta erabiltzaile gehiago dauka. Ikastaro hau programazioaren noziorik ez dutenei zuzenduta dago bereziki, dena kode-lerro bat ukitu gabe egingo baitugu. Ikastaroan gai hauek jorratuko dira:

  • Kontzeptuak argitzea: Estatistika, machine learning, datamining... zer esan nahi dute termino horiek eta zertan bereizten dira?
  • Orange Datamining tresna indartsua erabiltzen ikasiko dugu, koderik ukitu gabe Python erabiltzea ahalbidetzen duena.
  • Datu-meatzaritzako algoritmo nagusien arteko aldea ikusiko dugu, zertarako balio duten eta nola inplementatu ditzakegun: sailkapena, klusterizazioa, analisi prediktiboa...
  • Kasu praktikoekin lan egingo dugu, eta datu mota desberdinak erabiliko ditugu: inkestaren datuak, testuak eta irudiak.

Data eta ordua: urtarrilaren 22a eta 23a (9:30-14:00) (9 ordu)
Lekua: Catilab
Hizkuntza: Gaztelania
Izenematea: https://forms.gle/sXUvJCFVwfJ47tHo9

Apirila

NVivora hurbilketa ikastaroa

Helburuak:

  • NVivo programak analisi kualitatiborako duen erabilgarritasuna baloratu, horretarako eskaintzen dituen aukerak eta dituen mugak ezagutuz.
  • NVivo programaren bidez oinarrizko analisi kualitatibo bat egin.

Metodologia:

  • 4 saio birtual (8 ordu), Collaborate plataforman.
  • Saioen arteko lan autonomoa (8 ordu).

Egitaraua:

  1. Programaren aurkezpena, lizentzien kudeaketa, eta laguntza. Landu daitezkeen material motak.
  2. Materialaren kodeketa: eskuzkoa eta automatikoa.
  3. Analisia: esplorazioa, grafikoak, mapak.
  4. Datuen eta emaitzen aurkezpena.

Egutegia:

  • Apirilak 24, 27, 29 eta 30

Ordutegia:

  • partehartzaileekin adostuko da

Aldez aurretik egitekoak:

  • Ordenagailuan NVivo 12 instalatu. Kontuan hartu doako demoak 14 egun irauten duela. Beraz, ez da komeni ikastaroa hasi baino asko lehenago instalatzea.
    • OHAR GARRANTZITSUA: Aste hauetan bertsio berri bat argitaratu da, eta ez dakigu ikastaroa orain arteko bertsioarekin ala bertsio berriarekin egingo dgugun. Beraz, ez deskargatu guk esteka eman arte.
  • NVivo proiektu zehatz batean erabiltzeko asmoa dutenek, proiektu horri dagokion materiala prest eduki: elkarrizketak, bideoak eta abarrak..

Izen-ematea: https://forms.gle/YG3LGfs5Lsc5UJFC8