Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak - 2017/18
Emandako ikastaroak 2017/18 (urtarrilla 2018)
Docentiaz
Ikastaro honetan DOCENTIAZ programaren irizpideak azalduko dira.
Hizkuntza: Euskara
- Data eta orduak: urtarrilaren 15a (11:00-13:30)
- Lekua: MM6 (3.solairua mapa) (pdf, 199 KB)
- Izena emateko:https://goo.gl/forms/EykMi9ZNgcAlO7ff1
Hizkuntza: Gaztelania
- Data eta orduak: urtarrilaren 16a (09:30-12:30)
- Lekua: MM6 (3.solairua mapa) (pdf, 199 KB)
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/liTldsnATHi1cjn33
Nola egin test eta galdetegi interaktiboak eGelan
Errepasorako galdetegiak egitea Moodlen, ikasleek online edukiak euren kabuz eskura ditzaten, eskolan ikusitako gaiak sakondu ditzaten edota azterketen simulakroak egin ditzaten
Irakasleek, eGelako galdetegiei esker, ibilbide interaktibo bat defini dezakete, ikasle bakoitzak bere kabuz irakur edo ikus ditzan materialak, irakasgaian sakondu dezan edo ebaluazio simulakroen bidez azterketa presta dezan bere ordenagailutik. Aurrez definitutako galderen eta dagozkien erantzunen bitartez –eta feedback moldagarriarekin–, test hauek ikasleak gidatzen dituzte, ikasketa prozesua euren kasa kudeatzera bultzatuz eta zenbat aurreratzen ari diren neurtzeko bide emanez. Behin eginda daudenean, galdetegiok eguneratu egin daitezke, eta hurrengo ikasturteetan berrerabili.
- Data eta orduak: urtarrilaren 9a (15:00-19:00) eta urtarrilaren 11a (15:00-19:00)
- Lekua: MM6 (3.solairua mapa) (pdf, 199 KB)
- Hizkuntza: gaztelania
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/lnEYERL6kW26haE02
Irakaskuntzarako metologia aktiboen ikastaroak: Rol jokoak, Gizarte eta Komunikazio Zientziak ikasteko tresna
Unibertsitateko irakaskuntza eta ikaskuntzan rol jokoak eta simulazioak erabiltzeari buruzko sarrera teoriko eta praktikoa. Tresna hauek Gizarte eta Komunikazio Zientzien alorrean dituzten alde onak eta txarrak. Aurrez aurreko jokoak eta online jokoak. Edukiak eta askotariko zeharkako gaitasunak lantzeko rol jokoak. Diseinuaren garrantzia, taldearen ezaugarrietara (gradua, ikasturtea, taldearen tamaina, etab.) eta lortu beharreko helburuetara moldatzeko. Ondorengo iritzi trukearen eta ebaluazioaren garrantzia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien hainbat jakintza arlotan erabilitako rol jokoen adibideak: joko batzuk probatuko dira ikastaroan. Nire irakasgaian eta nahi ditudan helburuak lortzeko balioko lidakeen rol jokoari buruzko hasierako gogoeta.
- Data eta orduak: urtarrilaren 11a (09:30-13:30) eta urtarrilaren 18a (09:30-13:30)
- Lekua: P Mintegia (4.solairua)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/C1iHFKCjSkmLbFOb2
Testu-akademiko maketazio tailerra
Tailer praktiko honetan testu-akademiko bat maketatzen ikasiko duzu (ahal bada lantzen ari zaren proiektua: tesia, liburua, etab.), emaitza profesionala lortzeko.
Lehengo pausuan, oinarrizko kontzeptuak berrikusi ondoren (letra-tipoak, paragrafoak edo oin-oharrak), testuak editatzeko programen aukera aurreratuak ikusiko ditugu (Word edo Libre Office bezalako programetan): Goiburu desberdinak gehitu kapitulu bakarrean (edo orri bakoiti/bikoitietan), indize automatikoak sortu (edukiak, taulak, irudiak, hitz-gakoak), irudi eta grafikoak txertatu eta editatu, hizkunta desberdinetan lan egin (zuzentzaileak erabiliz), edo erreferentzia bibliografikoak inportatu, besteak beste.
- Data eta orduak: urtarrilaren 12a (09:30-13:30) eta urtarrilaren 19a (09:30-13:30)
- Lekua: MM6 (3.solairua mapa) (pdf, 199 KB)
- Hizkuntza: Euskara
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/QSC2n42JIXebYpWF2
Ikasgelan ahotsa hobeto erabiltzeko ikastaroa
Eskolak ematean ahotsa hobeto erabiltzeko ikastaroa. Ikastaroaren helburuak:
Arnasten ikastea: arnasketa lasaia eta diafragmatikoa.
Laringea behartu gabe hitz egitea lortzea.
Ahots aparatua egin behar diren lanen ezaugarrietara egokitzea (eskolak, hitzaldiak…).
Ikastaroan alderdi teorikoak eta praktikoak jorratuko dira, honako gai hauek lantzeko:
- Ahotsari eta haren mekanismoei buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak. Arnas eta ahots aparatuaren anatomia.
- Disfoniaren kontzeptua. Disfonien sailkapena. Laneko disfoniak.
- Erlaxazioa eta jartzeko ohitura. Ariketa praktikoak.
- Arnasketa. Arnasketa motak. Arnasteko praktika.
- Hitz egitea eta hots barrunbeak erabiltzea. Ahotsaren ezaugarriak. Ahotsa sortzen duten elementuak. Inpostazio praktikak.
- Ahoa erabiltzeko eta garbitzeko gomendioak. Ahotsa aldatzearen sintomak.
- Data eta orduak: urtarrilaren 17a (10:00-12:00) eta urtarrilaren 24a (10:00-12:00)
- Lekua: Auditorioan (0.solairua)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Izena emetako: https://goo.gl/forms/H7vXJke3MRMJfFJ53
Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza ikastaroak - 2017/18 (ekaina 2018)
Software libre
Kurtsoaren helburua software librearen sarrera teoriko-praktiko bat egitea da. Alde batetik bai aurkezpenak (amaieran emango zaizkie partaideei) bai Internet erabiliko dira, eta bestalde ariketa praktikoak egingo dira. Sentzu honetan, kurtsoa praktiko samarra izango da, beraz, amaieran sistema eragilea edota programa libre batzuk erabiltzeko oinarrizko ahalmenak lortuko dira.
Egitaraua:
- Sarrera: Sorkuntzak, egileak eta lizentziak. Programak, eskubideak eta betebeharrak. Zer da software librea. Historia. Argibideak eta Mitoak. Zergatik software libreari bai. Adibideak.
- Sistema eragilea. GNU/Linux. Distroak. Kubuntu. Ariketa praktikoak: instalazioa,...
- Ofimatika: LibreOffiie. Ariketa praktikoak: instalazioa,...
- Diseinu grafikoa: Gimp + Inksiape. Ariketa praktikoak: instalazioa,…
Beste programa batzuk (EHUkoak edo ez): Wordpress, Owniloud/Nextiloud, wikiak,...
- Hizkuntza: Euskara
- Iraupena: 8 ordu
- Data eta orduak: Ekainaren 22a eta 25a (09:00-13:00)
- Lekua: MM6 (3.solairua mapa) (pdf, 199 KB)
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/CuWmHeSTUTqBB2Bh2
Ikerketarako sare sozialak
Academia, Researchgate, orcid…Ikerketara bideratutako sareek gero eta presentzia nabarmenagoa dute gure ikerketa jardueretan. Sare horiek gure ikerlana beste ikertzaileei ezagutarazten lagundu ahal dute eta gure jakintza arloetan sortzen diren lan interesgarriei buruzko informazioa emango digute.
Ikastaro honek ikerketan erabilienak diren sareen oinarrizko ezaugarriak aurkeztuko ditu, baita hainbat pista ere sare horietaz baliatu eta gure ikerketaren inpaktua handitzeko.
- Hizkuntza: Gaztelania
- Iraupena: 6 ordu
- Data eta orduak: Ekainaren 27a eta 28a (10:30-13:30)
- Lekua: MM6 (3.solairua mapa) (pdf, 199 KB)
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/k7hZM5mheFM58hTA3
Irakaskuntzarako metologia aktiboen ikastaroak: Rol jokoak, Gizarte eta Komunikazio Zientziak ikasteko tresna
Ikastaro hau 2018ko urtarrilean ikastaroaren lehen zatia egin zuten irakasleentzat da. Ikastaroaren helburua dugu rol jokoetan oinarritutako metodologien aplikazioko irakaskuntza proiektuetan aurrera egitea.
- Data eta orduak: Ekainaren 21a eta 28a (09:30-13:30).
- Iraupena: 6 ordu
- Lekua: P Mintegia (4.solairua)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/cAEfXrc1HNEPksvw1
Ikasgelan ahotsa hobeto erabiltzeko ikastaroa
Eskolak ematean ahotsa hobeto erabiltzeko ikastaroa. Ikastaroaren helburuak:
Arnasten ikastea: arnasketa lasaia eta diafragmatikoa.
Laringea behartu gabe hitz egitea lortzea.
Ahots aparatua egin behar diren lanen ezaugarrietara egokitzea (eskolak, hitzaldiak…).
Ikastaroan alderdi teorikoak eta praktikoak jorratuko dira, honako gai hauek lantzeko:
- Ahotsari eta haren mekanismoei buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak. Arnas eta ahots aparatuaren anatomia.
- Disfoniaren kontzeptua. Disfonien sailkapena. Laneko disfoniak.
- Erlaxazioa eta jartzeko ohitura. Ariketa praktikoak.
- Arnasketa. Arnasketa motak. Arnasteko praktika.
- Hitz egitea eta hots barrunbeak erabiltzea. Ahotsaren ezaugarriak. Ahotsa sortzen duten elementuak. Inpostazio praktikak.
- Ahoa erabiltzeko eta garbitzeko gomendioak. Ahotsa aldatzearen sintomak.
- Data eta orduak: Ekainaren 19a eta 20a (10:30-12:30).
- Iraupena: 4 ordu.
- Lekua: Auditorioan (beheko solairua)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Izena emateko: https://goo.gl/forms/a9V6tfoo7Fs3xMFE2