EGOkITU UDA CAMPUSA
INFORMATIKA FAKULTATEA
Informatika Fakultatea orain dela 45 urte pasata sortu zen, eta orduz geroztik punta-puntako zentroa da informatikakoeta adimen artifizialeko alorretan. Gure ikastegitik 4.000 ikasle baino gehiago pasa dira, eta horiek dira gure inguruko enpresa eta erakundeetan informatika eta adimen artifiziala sortzen eta zabaltzen ari direnak.
Informatikak eta Adimen Artifizialak erabateko iraultza ekarri dute, eta ekarriko dute, guztion bizitzara. Dagoeneko, zaila da irudikatzea eguneroko jarduerak hauek kontuan hartu gabe. Gaur egun iraultza digitalean murgilduta gaude, eta gero eta azkarrago aldatzen den teknologia hori sortzeko eta kudeatzeko, ondo hezitako profesionalak behar ditugu: horiek dira hain zuzen Informatika Ingeniariak eta Adimen Artifizialean adituak.
Zertan egiten dute lan? Informatika hain arlo zabala denez, informatika ingeniariak software proiektuen diseinuan eta garapenean aritu daitezke (mugikorretarako nahiz konputagailu edota bestelako gailuetarako softwarea garatzen, adibidez, trenetan edota makinetan txertatzen dena), komunikazio-sareen (adib. Internet) eta konputagailuen administrazioa eta segurtasunean (esaterako, datu-baseak kudeatzen, web zerbitzuak garatzen,...). Adimen Artifizialaren arloan berriz, industrian, ekonomian edota garraioan sortzen diren datu-bilduma erraldoiak analizatzeko programak diseinatzen, makinen edota roboten adimen artifiziala diseinatzen, errealitate birtuala eta areagotuan, hizkuntzaren prozesamenduan, eta abar.
NORI ZUZENDUTA?
- Zientziak eta matematikak gustukoak badituzu
- Sorkuntza eta berrikuntza interesatzen bazaizkizu
- Teknologia eta aplikazio berrienak sortzeko interesa baduzu
IKASTAROAREN EGITURA OROKORRA
Astelehenetik ostiralera, 9:30-14:00 ordutegian, bi orduko 2 laborategi saio, atsedenaldia erdian.
HIZKUNTZAK
Saioak euskaraz izango dira nagusiki. Euskara ulertzea beharrezkoa da.
LEKUA: Informatika Fakultatea
JARDUERAK
Ikastaroaren helburua, informatika ingeniarien eta adimen artifizialeko adituen heziketa eta lan aukerak azaltzea denez, hainbat praktika eta laborategi saio burutuko dira:
- Noiz sortu ziren konputagailuen arbasoak?
- Konputagailuek magia egiten al dute?
- Robotekin jolasean
- 3D inprimigailuak erabiltzen
- Hitz eta pitz konputagailuarekin
- Azkar, azkar, azkar! (paralelismoa eta superkonputagailuak)
- Segurtasuna
- Errealitate birtuala eta metabersoak
- Makinen adimena
- Soinu digitalaren prozesamenduaren sarrera