MATRIKULA HANDITZEA
Bigarren matrikulaldia bi epetan egingo da, eta bi kasutan:
1. Bigarren matrikulaldia -hautazkoak
Matrikula berria egitean urtean har daitezkeen kreditu guztiak hartu zituzten ikasleek (60 kreditu, arautegiaren arabera) matrikula zabaltzeko aukera izango dute, ikastegiak eskaintzen dituen hautazko irakasgaien bidez:
Matrikula zabaldu ahal izateko, onespena eskatu beharko zaio ikastegiari web orrian publikatzen den epean (matrikula zabaltzeko eskaria idazkaritzan baino ezin da egin) Urtean gehienez egin beharreko kreditu kopurua gainditzen duten hautazko irakasgaien kredituak tituluaren gehigarri europarrean agertuko dira.
- Euskararen Plan Gidariko irakasgai bat edo bi (Irakasle ikasketak + Gizarte Hezkuntza
- Erlijioko irakasgai bat (Irakasle ikasketak)
2. Bigarren matrikulaldia - urtarrila
Gestio Arautegiko 37. artikuluaz bat, ikastegi honek erabaki du bigarren matrikulaldirako epea irekitzea. Matrikula hori urtarrilean egingo da, ikastegiko idazkaritzan behar besteko aurrerapenaz argitaratuko diren datetan. Matrikula egin ahal izango da plaza hutsak dituzten bigarren lauhilekoko irakasgaietarako, baldin eta ikasleek baldintza hauek betetzen badituzte: irakasgai batzuetako kredituak transferituta eta onartuta izatea, eta UPV/EHUko arautegi akademikoan zehaztutako kredituen kopurua ez gainditzea matrikula berriaren ondorioz.
2017ko martxoaren 10ean Eskola Batzarrak onartua.