Matrikula aldaketa
ESKATZEKO EPEA: irailaren 9tik 13ra
Epe horretan ikasturte osorako eskabideak aurkeztuko dira (1. eta 2. lauhilekoak)
EZ DA ONARTUKO EPEZ KANPOKO ESKAERARIK
Epe horretan ikasturte osorako eskabideak aurkeztuko dira (1. eta 2. lauhilekoak)
EZ DA ONARTUKO EPEZ KANPOKO ESKAERARIK
Matrikula-aldaketak emango dira baldin eta kupoa erabilgarri badago eta eskatzaileak Iraunkortasun-Araudia betetzen badu.
EZ DA FORMULARIOAREN BIDEZ EGITEN EZ DEN ESKAERARIK ONARTUKO
Honako kasu hauetan eskatu ahal izango da matrikula aldatzea:
- Talde aldaketa hizkuntzagatik kurtso osorako. Aldaketa ikasturteko irakasgai guztietarako izango da.
- Hizkuntza berean bikoiztutako taldea aldatzea (A-tik B-ra edo B-tik A-ra). Aldaketa ikasturteko irakasgai guztietarako izango da.
- Dagoeneko matrikulatuta dauden DERRIGORREZKO irakasgaietarako INGELESA taldera aldatzea
- DERRIGORREZKO irakasgaiak gehitu edo/eta kendu. Gehitutako irakasgaiak matrikula-taldera joango dira
- HAUTAZKO irakasgaiak gehitu edo/eta kendu