Eduki publikatzailea

FIRST LEGO League – Euskadi ekitaldia berriz ere Gasteizen

UPV/EHUko Arabako Campusa FIRST® LEGO® League (FLL) Euskadiko ekitaldietako bat antolatzen ari da. 2025eko otsailaren 22an, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean izango da.

UPV/EHU Arabako Campusean 2025eko otsailaren 22an ospatuko den ekitaldia antolatzen ari da, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. FLL gaur egun 110 herrialdetan zehar 650.000 gazte baino gehiago batzen duen nazioarteko STEAM hezkuntza programa bat da, alegia, gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoak garatzera zuzendutako hezkuntza programa da. Edizio bakoitza ekitaldi multzo baten antolaketarekin amaitzen da, non parte hartzen duten taldeek aurreko hilabeteetan garatutako jardueren emaitza aurkezten duten. Aurtengo sasoia Submerged izena du eta 6-16 urte bitarteko parte hartzaileek ozeanoak nola eta zergatik esploratzen diren ikasiko dute. 

Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kiroleko atalean egingo den ekitaldian boluntario gisa parte hartzeko epea irekita dago, eta ekitaldian zehar modu anitzetan parte hartzeko aukera dago:

  • Nagusien edo Challenge kategorian (10-16 urte): proiektuen aurkezpenetako epaile, robotaren jolasean arbitro, taldeen laguntzaile…
  • Txikien edo Explore kategorian (6-9 urte): zientzialariak, laguntzaileak…

 

Zein da boluntarioek hartzen duten konpromisoa?

  •  Boluntarioen gida irakurri.
  •  Prestakuntza saiora joan (1,5 ordu).
  •  Torneoaren aurreko eguneko entsegura joan (2 ordu).
  •  Torneoan egon (goiz eta arratsaldez, 8 ordu).

Zer da boluntarioek irabaziko dutena?

Horren truke, boluntarioek esperientzia zoragarria bizitzeaz gain, hurrengo sariak irabaziko dituzte: kamisetak, motxilak, biserak eta torneoaren eguneko bazkaria. UPV/EHUko ikasleen kasuan, gainera, ECTS kreditu bat jasoko dute.

Harremanetarako helbidea: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus