UPV/EHU, Buenos Aireseko Liburuaren Nazioarteko Azokan
Merkatu gaztelaniadunez bereziki pentsatutako 12 lan darama
Lehenengo argitaratze data: 2017/04/27
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua joan da Buenos Aireseko Liburuaren Nazioarteko 43. Azokara , apirilaren 27tik maiatzaren 15era arte, argitalpen berri eta klasikoen hautapenarekin. Hain zuzen, unibertsitateak 12 lan aurkeztu ditu liburuaren nazioarteko azokarik garrantzietariko batean. Kanpoko proiekzioa duten lanak zabaltzea da helburu, batez ere, merkatu gaztelaniadunen barruan.
Buenos Aireseko azokan erakusten dituzten goiburuak hauek dira:
- ¿Qué es la semiótica visual?
- Derecho, cultura y sociedad en la Antigüedad tardía
- El «cerco» aliado. Estados Unidos, Gran Bretaña y Francia frente a la Dictadura Franquista (1945-1953)
- El desafío de exponer
- Entre el fervor y la violencia. Estudios sobre los vascos y la Iglesia (siglos XVI-XVIII)
- Examen de la conciencia. Una introducción histórica a la Psicología Cognitiva
- Hacer mundo(s) con representaciones
- Itinerario y regesta de Fernando IV de Castilla (1295-1312)
- La subversión del orden por la palabra : tiempo, espacio e identidad en la crisis del mundo ibérico, siglos XVIII-XIX
- Patronazgo y clientelismo en la monarquía hispánica (siglos XVI-XIX)
- Reinventando los museos
- Saber sentir la pintura
Azoka horretara Euskal Herriko Unibertsitatea Unión de Editoriales Universitarias (UNE) elkartearekin joan da, hogeita hamazazpi unibertsitate eta ikergunerekin batera. Guztiek 600 titulu aurkeztu dituzte, zeinak ezagutza arlo eta gai desberdinetan kokatuta dauden, hala nola politika, historia, filosofia, zuzenbidea, poesia, zinea, artea, musika, komunikazioa, ingurumen, eta hezkuntza.