Superkonputazioa Zertarako? (I)

Superkonputazio edo Eraginkortasun Handiko Konputazioak (HPC – High Performance Computing ingeleraz) koputagailu eraginkor eta ahaltsuak erabiltzen ditu, bestela egiteko, oso astunak  lirateken eragiketa matematikoak burutzeko. Azaro bukaeran atera berria den top500 zerrendako, adibide modura, Teide superkonputagailua aztertuz, segundo batean koma hikigorreko 340.000.000.000.000 eragiketa egin ditzakela ikusiko genuke (138.-a dago zerrendan eta 340 TFlops-etako ahalmena du). Zenbaki hau hobeto ulertzeko, har dezagun Camp Nou futbol zelaia, non 98.787 pertsona sartzen diren. Bete dezagun jendez eta eman diezaiogun kalkulagailu bat bakoitzari. Bakoitza, segundu batean eragiketa matematiko bat egiteko gai dela suposatuz, Teide superkonputagailuak segundo batean egiten dituen eragiketa kopuru bera egin ahal izateko, Camp Nou-ko pertsonek 110 urte beharko lituzkete!!!. Argi ikusten da, beraz, zein den konputagauilu hauen ahalmena. Muturretara joango bagina,  Tianhe-2 (MilkyWay-2) une honetako konputagailu ahaltsuenaren eragiketa kopurua egiteko 17.000 urte beharko lirateke, eta beste muturrean, guk zerbitzuan dugun Arina HPC konputagailua, adibidez, eragiketa kopuru egiteko hiru urte inguru beharko lituzke jende horrek.

Tresna hauen ahalmen izugarria ikusi daiteke errez, baina zertarako erabiltzen da ahalmen guzi hori? Horretarako, EE.BB.-ko  “Council on Competitiveness” erakundeak HPC (High Performance Computing, edo Eraginkortasun Handiko konputazioa) bultzatzeko honako bideoa egin du:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=brwSYZQM5hc#t=57[/youtube]

Bertan, modu orokorrean, HPC erabilera ikusgarrienak aipatzen dira. Esate baterako:

  • Hegazkingintza edo Espazio programak:  aerodinamika, bidai tokien bentilazioa, motorren garapenerako …
  • Olio eta Gas Industria: lurraren ezaugarri geologikoen azterketa ustiaketa merkeagotzeko …
  • Energi berriztagarrien garapenerako …
  • Autogintzan: Motor eraginkorragoak egiteko, hauen kutsadura maila gutxitzeko, segurtasuna handitzeko, gurpilen ezaugarriak hobetzeko, bidaiarien erosotasuna handitzeko, edo konpetizio auto azkarragoak sortzeko …
  • Eguneroko tresenen garapena:  diseinuen hobekuntza (leku gutxiago betetzen duten ontziak…),  produktuak azkarrago merkaturatzeko …
  • Natur fenomenoen ikerketarako hauek hobeto ulertu eta kalteak minimizatzeko …
  • Kirolarien eraginkortasuna hobetzeko …
  • Entrenemimendu industria: Efektu bisualak zein animazioak ikusgarriagoak egiteko …
  • Medikuntzan, tratamendu berriak garatzeko, epidemien hedapenak aurreikusteko, sendagai berriak garatzeko …

Laburbilduz, HPC-aren garrantzia azpimarratzen da bideoan, eta bukaeran “High performance computing means High performance business and High Performance Lifes” hau da, “eraginkortasun handiko konputazioak, eraginkortasun handiko negozioa eta eraginkortasun handiko bizitza esan nahi du” esaldiarekin bukatzen dute, HPC-a Industrian bultzatzeko.

Bideoan aipatzen diren adibideak HPC arloko adibiderik ikusgarrienak izango dira ziur aski. Horiekin lotuta, aurreko hilabetean HPC buruzko ekitaldi batetan hainbat aldiz agertu zen Japonek HPC munduari eman dion bultzakada 2011. urteko Tohoku lurrikada eta ondorioz sorturtako tsunamiaren eraginez. Bertan hainbat bideo ikusgarri erakutsi zizkiguten K Superkonputagailuarekin lortuak (2011.-eko Azaroko top500 listan lehena jarri zen, gaur egun listako 4.-a da). Batzuk, sortutako tsunamiaren simulazioekin, olatuaren hedapena, eta  lurrarekin izan zituen talka ugariak  aztertuz, jasandako ondorioak etorkizunean nola minimizatu ikastea helburu dutenak. Beste batzuk, alerta egoera simulatu eta ebakuazioa modu eraginkorragoan nola egin aztertzen dabiltza, hauek ere naturaren indar hauen ondorioak gutxitzeko helburuarekin.

2011-03-11-an Tohoku lurrikadaren ondorioz sortutako tsunamiaren simulazioa. Jatorria: Credit: “Earthquake Research Institute, University of Tokyo, Prof. Takashi Furumura and Project Researcher Takuto Maeda”

2011-03-11-an Tohoku lurrikararen ondorioz sortutako tsunamiaren simulazioa. Jatorria: “Earthquake Research Institute, University of Tokyo, Prof. Takashi Furumura and Project Researcher Takuto Maeda. Animazio osoa hemen ikusi daiteke, eta informazio gehiago 201103 Tohoku web orrialdean.

Guk eskeintzen dugun UPV/EHU-ko HPC zerbitzuan berriz, antzekotasunik duten ikerketak ere egiten dituzte gure erabiltzaileek. Hala ere, gure zerbitzuko ikertzaile gehienak, oinarrizko ikerketa egiten dute eta batez ere kimika eta fisikariak dira hauek. Hurrengo posten batean, laburtuko dugu gure baliabideekin egiten den ikerketa.

1 The Council on Competitiveness : EE.BB.tako erakunde bat da. 1986 urtean sortu zen, Lehiakortasunerako Kontseilua, gobernuz kanpoko erakunde ez partidista da. Partaideak EE.BB.-tako hainbat enpresetako CEO-ak, unibertsitateko errektoreak, lan-liderrak eta Laborategi Nazionaleko zuzendariek dira. Helburu nagusia EE.BB-tako lehiakortasuna sustartzea da, bitartean, politika publiko berritzaileak ezarriaz Amerika posperoago bat lortzeko.

 

1 comment to Superkonputazioa Zertarako? (I)

Leave a Reply