Superkonputazioaren munduan, top500 delako zerrenda erreferente bat da (http://www.top500.org), bertan, munduko potentziarik handieneko 500 ordenagailuak ageri baitira. Zerrenda hau urtean bi aldiz eguneratzen da, ekaina eta azaroan antolatzen diren ISC (International Supercomputing Conference) bileretan.
1993. urtean sortu zen, superkonputazio munduaren joerak aztertzeko eta superkonputagailuen arteko aladaraketa konparagarriak egin ahal izateko. Oinarri beazala, LINPACK liburutegietan (algebra linearreko liburutegi bat) ageri den LINPACK testa aukeratu zen, beraz, top500 zerrenda test hau azkarren exekutatzen duten ordenagailuen zerrenda da. Orokorrean, zerrenda honetako ordenagailuek test hauek optimizatzen dituzte, emaitzak onak izan eta zerrendan sartu ahal izateko, honek dakarren ospeagatik.
Zerrenda sortu zenetik, bertako sistemen potentzia 14 hilabetero (gutxi gora bera) bikoiztu dela ikusten da azpiko irudian. Moore-en legearekiko hobekuntza nabarmena da. (Moore-en legea: zirkuitu integratuen transistore kopurua bi urtero bikoizten da). Moore-en eratorria den bigarren lega bat ere nabarmen hobetzen du (honek prozesgailuaren eraginkortasunaren hobekuntza kontutan hartzen eta potentzia 18 hilabetero hobetzen dela dio). Eraginkortasun hobekuntza honek agerian uzten du arlo honek duen garrantzia. Eragingortasun hau lortzeko, hainbat eragileek, instituzioeek zein makina fabrikatzaileek, egindako esfortzua nabarmena da, kalkulu zientifikoak gaur-egun duen garrantzia erakusten digularik
Superkonputagailuek 1993. urtea ezkero jasandako garapena modu sinple eta argian ikusi daiteke top500 zerrendan. Bertan, prozesagailu kopuruak, prozesagailu motak, fabrikatzaileak, sistema eragileak, kokapen geografikoen aldaketak etb. erraz aztertu daitezke. Kalkulu zientifikoaren gida bat bezala erabili daiteke superkonputazioaren joerak (prozesadore motak, sare motak …) ikusteko edo etorkizunean estandarizatu daitezkeen teknologia berrien froga eremu bat bezala ere ikus daiteke.
Informatikaren islada orokor bat ere eman diezaguke, edo zergaitik, gizartearen zientzia eta teknologiarena garapenarena, batez ere ordenagailu hauek zeinek eraiki eta non kokatuta dauden begiratzen badugu. Adibidez, azaroko 2012 zerrenda aztertuz ikus dezakegu:
- Prozesagailuen %99.4-a enpresa amerikarrak egindakoak direla (IBM, Intel eta AMD). %0.6-a Fujitsu Japoniarrenak.
- Ordenagailu hauek egiten dituzten enpresak begiratuz ere %90 inguru EEBB-ak direla.
- Sareari dagokionez, %45-ak infiniband sare mota dutela eta %37-ak Gigabit ethernet.
- Sistema eragileak aztertuz, %94-ak Linux erabiltzen dutela, %0.6-ak windows.
- Kokapenaren aldetik, %50 EEBB, %21 Europan, %14.4 Chinan eta %6-a Japonen daudela. Hego hemisferioan 9 besterik ez 7 Autralian eta 2 Brasilen.
Datu hauek sakon aztertu beharrik gabe, hainbat ondorio nabarmen erraz atera daitezke.
2006. urtean green500 lista sortu zen. Bertan, top500-eko ordenagilu berak ageri dira berriz, baina erabilitako Watt bakoitzeko ordenatuta, hau da FLOPS/W erlazioa begiratuz, non FLOPS (FLoating-point Operations per Second) den, eta W Watt potentzia unitatea. Superkonputagailuen energi behar izugarria dela eta, energiaren aldetik eraginkorrenak nabarmentzeko sortu zen zerrenda hau. Titan, 2012. Azaroko top500 zerrendako lehenengoa da. Bere kontsumoa 9.000 etxebizitzen adinakoa da, hala ere, konputagailu hau oso eraginkorra da green500 listako 3. delarik.
Goian esan den bezala, badaude munduan hainbat superkonputagailu zerrendako lehenegoak bezain potenteak direnak eta arrazoi desberdinengaik ageri ez direnak, Blue Waters da horietako bat (ikus Blue Waters el superordenador rebelde eta Titan vs. Blue Waters bien top500 lehena eta Blue Waters-en arteko desberdintasunak ikusteko eta Titan, 2012. Azaroko top500 zerrendako lehenengoa ).
OHARRA: Posta hau leheango erdaraz idatzi genuen El Top de los ordenadores más potentes del mundo postaren itzulpen osatu bat da.
[…] agertu ziren (konputagailu Klusterrak), milaka prozesagailu zituztenak. 1993. urtean top500 zerrenda ere sortu zen, munduko 500 ordenagailu ahaltsuenak biltzen zituen zerrenda. Zerrenda […]
[…] teknologikoa da, azken hau Tianjingo National Supercomputer Center-ean dago eta 2010ko Azaroko top500.org zerrendan lehengo postua lortu zuen jada. top500.org zerrenda urtean bi […]
[…] egiteko, oso astunak lirateken eragiketa matematikoak burutzeko. Azaro bukaeran atera berria den top500 zerrendako, adibide modura, Teide superkonputagailua aztertuz, segundo batean koma hikigorreko […]
[…] ahalmena esponentzialki handitu da mende hasieratik. Superkonputagailuen aro modernora mugatuz gero top500.org zerrenda aztertu dezakegu. top500.org sailakpenak LINPAC benchmark-a erabiltzen du neurri moduan […]
[…] teknologikoa da, azken hau Tianjingo National Supercomputer Center-ean dago eta 2010ko Azaroko top500.org zerrendan lehengo postua lortu zuen jada. top500.org zerrenda urtean bi […]