Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

santutasun 1 iz santua denaren nolakotasuna.

Ez ziren defendatu, egun haren santutasuna errespetatzeagatik. Elizen arteko biblia   2 M 6,11

Luzaroan bizi izan zen, santutasun, zintzotasun eta jainkozaletasunean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 197. orr.

-Ez zarete nitaz fidatu eta ez duzue nire santutasuna israeldarren aurrean aitortu; beraz, ez duzue herri hau gidatuko emango diodan lurralderaino. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 211. orr.

Neure santutasuna agertuko dut nazioen aurrean. Elizen arteko biblia   Ez 28,25

Santutasunaren bilaketa pertsonala gizarte-ekintzaren forma bat baitzen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 99. orr.

Honelako eta bestelako bertuteez santutzen zuten leku hau eta beren buruak santutasunean gordetzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 671. orr.

Baina horrek ez du esan nahi oso herrialde urrun batetik [...] ekarritako erlijioak bere santutasunari zor zaion arrakasta guztia izango duela. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 154. orr.

Horrela denak eraberrituak izango gara zuzentasunean, egian, santutasunean. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 105. orr.

Jainkoak zuzentasunean eta egiaren santutasunean sortutako gizaki berriaz. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 101. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko [...] edo Bere santutasuna Sionera berriz eramanda Jerusalem berreraiki zezala erregutzeko. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 169. orr.

Gauza arrunta izan zen lur-jabeek lurrok elizei eman eta gero beraiek zentsuz hartzea, joputza horren bidez elizen santutasunean partaide zirelakoan. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 277. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

horrek, jainkoak jakingo du zergatik, ematen zion bere santutasun berezia. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 170. orr.

Bere santutasun bakartian munduari eta errealismoari kontzesio gabe bizi denarentzat. Behin, santutasun handiko bi anaia frantsesek Frantzisko santuarekin topo egin zuten. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 33. orr.

Bazen anaia bat, itxuren arabera, santutasun bikaineko biziera zuena; baina bere burua nabarmentzea gustatzen zitzaion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 297. orr.

Aureola santutasun goitarrago baten zeinutzat hartzen da, apezpikuen mitra edo Aita Santuaren tiararen gisara. Santutasun betearen gailurrera iritsi zen eta betetasun ororen azken muga atzeman zuen. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 134. orr.

Espiritua santutasun gorenaren atzetik lehiatzen zenean, gorputzak ez baitzion eragozpenik jartzen. fariseuen azaleko santutasuna, zenbait praktikarekin aski dutenak barruko garbitasunik gabe. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 243. orr.

Horiei ustezko santutasun eta garbitasuna dariela. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordudanik, santutasun-bide guztietan aurrera egin zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 762. orr.

Hilobiek nolabaiteko santutasun ukitua dutela onartua da. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 146. orr.

Arretaz azter dezatela arima-zola, ea barruratu zaien santutasun-ideia bat, Jainkoagandik ez datorrena eta Jainkoa garbi bilatzen ez duena. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 57. orr.

Frantzisko, sortzen ari den gizarte berriaren eskakizunei erantzuten dien santutasun-eredu berri bezala aurkeztea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 178. orr.

Erlijiosoak santutasun-ispilu ziren, eta jende santu asko hilobi zurituen itxurakeriaz kutsatu gabe zegoen oraindik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 314. orr.

Hain garbiak ziren Frantziskoren santutasun ezaugarriak, ez baitzen inor hari aurre egitera ausartzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 221. orr.

Nola izan daiteke -zioten-, hainbeste santutasun-seinaleren azpian faltsukeria eta itxurakeria baino ez egotea? Berria - Ekonomia   2004-09-30

Luzaz bizi izan zen hango kobazuloan ermitau, beti ere bidaiariei laguntzeko pronto, harik eta santutasun usainean hil zen arte. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus