Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gozogile iz gauza gozoak edo gozokiak egiten dituen langilea. ik gozokigile.

Hasiak ziren saltzaileak beren txosnak eraikitzen, eta gozogile bati lagundu zion berea altxatzen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 67. orr.

Txosna eraikia zutenean, egin zuen lehenbiziko gozoa eskaini zion gozogileak. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 68. orr.

Pastak egiten zituzten bitartean, solasaldi ederra izan zuten gozogileekin. Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Niri gozogile batek prestatu behar dit bazkaria, ez sukaldari batek... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 508. orr.

Julienen urdaitegiaren aldamenean, Foulon gozogileak bere espezialitate ospetsuak ditu erakusgai. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 86. orr.

Hoteleko sukaldean gozogile izandako neska frantses batekin. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 254. orr.

Gaur egun Bergaran ezkonduta gozogile baldin badihardu ere. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus