Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

[vc_row][vc_column][vc_custom_heading text=»UNESCO/UNITWIN KATEDREN PROGRAMAREN 25. URTEURRENA» font_container=»tag:h3|text_align:left|color:%23198c49″ google_fonts=»font_family:Droid%20Sans%3Aregular%2C700|font_style:400%20regular%3A400%3Anormal»][vc_column_text]

UNESCOren 39. Konferentzia Nagusiaren esparruan (2017ko urriaren 30etik azaroaren 14ra), UNESCO/UNITWIN katedren programaren urteurreneko konferentzia egin zen Parisen, urriaren 31n.

Ekitaldi horrekin gogora ekarri ziren UNITWIN programak azken 25 urteotan eskuratutako lorpenak, eta hausnarketa egin zen UNESCO katedrek eta UNITWIN sareek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendari egindako ekarpenari buruz.

Konferentzia horretan UPV/EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak parte hartu zuen, Jasone Unzueta ordezkariaren bidez, eta ekitaldian pantailetan proiektatu zen poster bat ere aurkeztu zuen.

Konferentzian ordezkari hauek parte hartu zuten, besteak beste: Olga Vasilieva, Errusiako Hezkuntza eta Zientzia ministroa;  Josep M. Vilalta, UNITWIN-GUNI sareko zuzendaria; eta David Atchoarena, UNESCOren ikaskuntzarako politika eta sistemen arloko zuzendaria.

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Cátedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental