Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

⬇️Aquí podrás encontrar las noticias más recientes sobre nuestras acciones y colaboraciones⬇️

[vc_row][vc_column width=»1/6″][vc_wp_custommenu nav_menu=»113″][/vc_column][vc_column width=»7/12″][us_gallery ids=»11330″ layout=»masonry» columns=»1″ img_size=»large»][vc_column_text]RENATUR PROIEKTUA: hiri-inguruko eremuen ondare naturale babesteko eskualde mailako politikak hobetuko dira

UPV/EHU-ko “Landare Biologia eta Ekologia saileko” eta “Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako” ikertzaileak RENATUR-Interreg Europe proiektuaren partaideak dira. UPV/EHU-az gainera, Europako beste erakunde hauek ere parte hartzen dute: Halle-Wittenberg Martin Lutero Unibertsitateak (Alemania), Flandriako Lur Agentziak (Belgika), Goi-Sajoniako Eskualde eta Garraio Garapenerako Ministerioak (Alemania), Hajdú-Bihar Konderriko Gobernuak (Hungaria), Mazoviako Garapenerako Agentziak (Polonia) eta Kranj hiriko Enpresa Laguntzarako Zentroa (Eslovenia). Proiektuak 4 urteko iraupena izango du (2019ko abuztutik, 2023ko uztaileararte) eta 1,27 milioi Euroko aurrekontua du hiri-inguruko eremu irekien (PUOS: Peri-Urban Open Spaces) ondare naturala babestu ahal izateko eskualde mailako politikak hobetuz.

RENATUR proiektuaren barnean, PUOSetako ondare naturalaren babesarekin lotuta, jardunbide egokiko politika-tresnak identifikatuko, aztertuko eta transferituko dira. RENATURen helburuak hauek izango dira: Ekosistemak eta horien zerbitzuak BABESTEA, biodibertsitateari MANTENTZEA eta horren galera MURRIZTEA, ekosistemen fragmentazioa SAHIESTEA eta horien arteko konexioa HOBETZEA; lurzoruaren inpermeabilizazioa MURRIZTEA eta lurralde antolamenduaren esparruan azpiegitura berdeen kontzeptuari buruz KONTZIENTZIATZEA.[/vc_column_text][us_social_links facebook=»https://www.facebook.com/RenaturEU/» twitter=»https://twitter.com/RenaturEU» linkedin=»https://www.linkedin.com/company/renatur/» size=»30px» align=»center»][us_gallery][/vc_column][vc_column width=»1/4″][vc_column_text]Lurraldea da kapitala, herentzia, natura.

Inbertsioa, inspirazioa, bizilekua.

Hori guztia finitua da eta

zaindu egin behar da.

Hortaz,

plangintza eta

ekologia zentzuz erabili,

naturaren etorkizunagatik,

hori geure etorkizuna bait da.

Forman, R.T.T. 2009. Urban Regions: Ecology and Planning Beyond the City.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Catedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental