NAFARROAKO ERREGE BARDEETAN JARDUNALDIAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEETAN JARDUNALDIAK

UNESCO Katedrako ordezkariek parte hartu dute Nafarroako Errege Bardeak Biosfera Erreserbari buruzko IX. Dibulgaziozko Jardunaldi Teknikoan. Jardunaldia Errege Bardeetan izan zen, martxoaren 6an, 7an eta 8an.

Jardunaldian, Bardeetako Parke Natural eta Biosfera Erreserban diziplina anitzeko hainbat taldek egin dituzten ikerketa-lanen berri eman zen, lurralde berezi horren errealitatea ezagutarazteko eta etorkizunean hura zaindu eta babesteko beharrezkoak diren kudeaketa-neurriak aplikatu ahal izateko.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental