Hidrologia plangintza

2021-2027 HIDROLOGIA-PLANGINTZAREN 3. ZIKLOARI BURUZKO PARTE-HARTZE PUBLIKOAREN PROZESUA

URAren Euskal Agentziak (URA) 2020ko martxoaren 3tik 12ra partaidetzazko tailerrak antolatu zituen, Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren hidrologia-plangintzaren hirugarren zikloko Gai Nagusien Eskema onartzeko.

Unesco Katedrako ikertzaileak martxoaren 3tik 11ra “Ingurumena leheneratzea eta hobetzea” eta “Kutsadura” jardunaldietan izan dira, hurrenez hurren. URAk Gai Nagusien Zerrenda aurkeztu eta testuinguruan jarri ondoren, bertaratutakoak eztabaida-taldeetan banatu ziren partaidetzazko dinamikak egiteko. Talde horietan, Unesco Katedrako ikertzaileek haien iritzia eman zuten hobekuntzak egiteko Naturan Oinarritutako Irtenbideen arloan EAEko ur-masaren Ingurumeneko Helburuak lortzeko. Horri esker, ur-ekosistemen ekosistema-zerbitzuen gaitasuna hobetuko da.

URAren esteka: https://www.uragentzia.euskadi.eus/albistea/2020/gaur-hasiko-dira-donostian-kantauri-ekialdeko-demarkazio-hidrografikoaren-gai-nagusien-eskema-onartzeko-tailer-parte-hartzaileak/u81-000376/eu/

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental