EUSKAL HERRIKO UNESCO SAREAREN (EHUS) 5.TOPAKETA

Euskal Herriko UNESCO Sarearen (EHUS) 5. topaketa

Martxoaren 29an, ostirala, 11:00etatik 15:30era bitartean, Euskal Herriko UNESCO Sarearen (EHUS) 5. topaketa egingo da Deustuko Unibertsitatean. UNESCOri atxikitako hemeretzi euskal erakunde publikok eta pribatuk osatzen dute sare hori: Eskola Elkartuen Sareko eskolek, liburutegi elkartuek, UNESCO katedrek, UNESCO zentro eta klubek, biosfera-erreserbek, geoparkeek, munduko ondare diren tokiek eta Hiri Sortzaileen Sareak.

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra sare horretako kide da, eta haren urteroko topaketetan parte hartzen du.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental