Change the Change Klima-aldaketaren Nazioarteko Konferentziako Parte-Hartzea
UNESCO Katedrako ordezkariek martxoaren 6an, 7an eta 8an Donostian egindako Change the Change konferentzian parte hartu dute.
Nazio Batuen Momentum for Change egitasmoaren testuinguruan eta Parisko Hitzarmenaren ildo beretik, Change the Change klima-aldaketari buruzko nazioarteko konferentziak planetak klima-aldaketari lotuta dituen erronkei buruzko ikuspegiak eman ditu, eta zientzia-aurrerapenen, politikaren eta iraunkortasunaren bidez erronka horiei aurre egitera bideratutako egitasmoak eta ekintzak aurkeztu ditu. Klima-aldaketaren astea egitasmoaren esparruan egin da konferentzia, herritarrak klima-aldaketaren aurrean konpromiso pertsonala hartzera bultzatzeko helburuarekin, txikia izanik ere, edozein ekintzak balio duen premisatik abiatuta.