Aprobadas directrices OT de la CAPV- eusk

ONARTU DIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO (EAE) LURRALDE ANTOLAMENDUAREN GIDALERROAK

Uztailaren 30eko 128/2019 dekretuak, EHAAn irailaren 24an, asteartean, argitaratuak, xedatzen du behin betiko onesten direla Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG). Gidalerro horiek erreferentzia-markoa dira lurralde- eta hiri-plangintzako gainerako dokumentuak idazteko, lurralde-antolamenduko jarduketaren oinarrizko irizpideak ezartzen baitituzte.

Dekretu horrek 4. artikuluan jasotzen ditu azpiegitura berdeen eta ekosistema-zerbitzuen gaietarako gidalerroak. Katedran, gai horiek ikertzen ditugu eta baliagarritzat hartzen ditugu Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa proiektuaren bidez. Proiektuko kideok dokumentuaren berrikuspen-prozesuan parte hartu dugu, eta egokiak iruditu zaizkigun ekarpenak ere egin ditugu.

Gainera, Lurralde Antolamenduari eta Azpiegitura Berdeari buruzko Batzordearen azken bileran,  fitxa batzuk egitea adostu zen Euskadin kartografiatutako Ekosistemen Zerbitzuei buruz. Fitxa horiek LAGen aurrerapen-dokumentuan gehitu dira, I. Eranskinean.

Cátedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental