Catedra UNESCO sobre Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental de la UPV/EHU

⬇️Aquí podrás encontrar las noticias más recientes sobre nuestras acciones y colaboraciones⬇️

AEETEN XV. BILTZAR NAZIONALA, 2021

UNESCO Katedrako ikertzaileek parte hartuko dute AEETen XV. Kongresu Nazionalean Naturaren balioa Gizarte Global batentzat 2021eko urriaren 18tik 21era Plasencian, Cáceresen. Kongresu horretan, “Urdaibaiko Biosfera Erreserban konektibitatea hobetzea azpiegitura berdea sortzeko” ahozko komunikazioa aurkeztuko da, bai eta honako poster hau ere: «RENATUR interrreg project: co-working among international institutions, stakeholders and scientists to protect peri-urban open spaces (PUOS)».

Kongresu honek Ekologiak, diziplina zientifiko gisa, gizartean betetzen duen zeregin garrantzitsua jorratzen du. Organismoen arteko elkarrekintzek eta horiek ingurunearekin duten erlazioak ondorio garrantzitsuak dituzte ekosistemen funtzioetan eta zerbitzuetan, ekosistema horien mende baitaude gizakiak. Biltzarraren helburua ekologiari buruzko ezagutza gaurkotuenak trukatzeko plataforma bat eskaintzea da, lurreko espazio- eta denbora-eskala desberdinetako prozesuak eta funtzioak kontuan hartuta.

Informazio gehiago: https://congreso2021.aeet.org /

Catedra UNESCO de Desarrollo Sostenible y Educación Ambiental