E-LIFELONG LEARNING-ARI BURUZKO WEBINARRA
Abuztuaren 12an, “E-Lifelong Learning for Youth in Bunaken-Tangkoko-Minahasa Biosphere Reserve proposal during COVID-19 Pandemic” izeneko webinarrean parte hartu genuen. Sam Ratulangi UNSRAT Unibertsitateak (Manado, Indonesia) antolatu zuen, UNESCOren laguntzarekin.
COVID-19k eragindako pandemian zehar online ikaskuntza sustatzea xede duen proiektu baten esparruan egin zen webinarra, Bunaken-Tangkoko- Minahasa Biosfera Erreserba erreferentzia gisa hartuta. Proiektuaren xedea da 2030 Agendako 4. GIH lortzen laguntzea (“Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea”), Erreserbaren inguruko unibertsitate-ikasleei prestakuntza emanez natura zaintzearen eta garapen iraunkorra sustatzearen garrantziari buruz, haien ikuspegiei eta parte-hartzeari bidea emateko.
Katedraren ordezkari gisa, eta UNSRATekin lankidetza zientifikoan, María Viotak hartu zuen parte; EAEko Ekosistemen Zerbitzuak proiektuan aplikatzen diren ekosistemen zerbitzuen kontzeptu-esparrua aurkeztu eta azaldu zuen. Testuingurua azalduz, azpimarratu da oso garrantzitsua dela praktikarako komunitate bat sortzea, gaztediaren parte-hartzea bermatuko duena, gizarte zibileko talde giltzarri diren heinean, eta azalpenak partekatu dira, aztertzeko nola hautematen dituzten gazteek ekosistemak eta ekosistemek ematen dituzten zerbitzuak Bunaken-Tangkoko- Minahasa Biosfera Erreserban.