Bisita eskaera
Zure eskaerari ahalik eta ondoen erantzuteko, SGIkerren Zerbitzu desberdinetara Graduko eta Masterreko ikasleen bisitak zehatz-mehatz planifikatzera behartuta ikusten garela jakinarazi nahi dizut.
Horregatik, gutxienez bi aste lehenago, Jon Etxeandia gure kalitate-teknikariari (calidad-sgiker@ehu.eus) eskaera bat bidali behar diozu, besteak beste, honako datu hauek zehaztuz:
UPV/EHU-ko langileentzako bisita-eskaera
- Bisitatu beharreko Zerbitzua.
- Zein Gradutan edo Masterretan dauden eta irakaskuntza-helburua.
- Nahi diren datak eta ordutegia.
- Taldeari bisitan lagunduko dion arduradunaren izena eta kontaktua.
- Bertaratuko liratekeen ikasle kopurua.
UPV/EHU-tik kanpoko langileentzako bisita-eskaera
- Bisitatu beharreko Zerbitzua.
- Nahi diren datak eta ordutegia.
- Arduradunaren izena eta kontaktua.
- Bertaratuko liratekeen pertsona kopurua.
Zure eskaera aztertu ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara, ahal den neurrian zure beharrak asebetetzen saiatzeko.