GOGO ELEBIDUNA

Psikohizkuntzalaritzak bere gain hartzen duen helburu nagusienetakoa hizkuntzen jabekuntza, errepresentazioa eta antolakuntza hiztunen burmuinetan nola gauzatzen den ikertzea da. Hizkuntz gaitasunaren ezaugarri orokorrak eta banako hizkuntzen ezaugarri bereizleen errepresentazioa eta prozesamendua ikertzen ditugu portaerazko tenknika esperimental konduktualak (erreakzio denbora), neurketa elektrofisiologikoak (ERP) eta begi mugimenduen erregistroak erabiliz.

1. Hizkuntzen ikasketa eta prozesamendua. Bizi dugun errealitate linguistikoa aukera zientifiko bihurtuz, gure taldearen ikerketa esparru nagusietako bat elebitasuna da. Hizkuntzen kontrol eta aldaketa mekanismoak aztertzen ditugu, lexikoaren eta sintaxiaren ikasketa prozesuez arduratzen gara eta elebidunek ezagutzen dituzten hizkuntzen koaktibazioaren efektuak bilatzen ditugu. Euskararen azterketa oinarri hartuta, hizkuntz-jabekuntza adin eta maila ezberdina duten euskara/gaztelera/frantsesa/ingelesa elebidun eta eleaniztunen ekoizpena eta ulermena da gure ikerketaren xedea.

2. Hizkuntzaren prozesamendua zahartzean. Gero eta ebidentzia zientifiko gehiagok erakusten du hizkuntzaren gaitasunak ez direla egonkor mantentzen helduaroan zehar. Hala ere, orain arte hizkuntzaren prozesamenduaren azterketa heldu gazteetan oinarritu da. Gizakiok hizkuntza nola prozesatzen dugun benetan ulertzeko, heldu gazte eta nagusiak aldi berean ikertzen ditugu, teknika esperimental berak erabiliz. Zenbait hizkuntza-gaitasunen gainbehera neuroendekapenezko gaixotasunen adierazle goiztiarra da. Gure ikerketak, beraz, lagundu egingo du patologiaren gainbehera normala bereizten, hala nola argitzen ea —eta zer baldintzatan— elebitasunak gainbeheraren aurkako babes kognitiboa ematen ote duen.

3. Hizkuntz aldakortasuna. Euskara hizkuntza indoeuropearretatik tipologikoki ezberdina da, ezezagunagoa eta gutxiago ikertua. Hori dela eta, taldearen beste xede nagusi bat euskararen azterketa eta deskribapena da, batez ere haren alde sinkronikoa eta lekuan lekuko aldakortasuna kontuan izanda.

Kokalekua

Centro de Investigación Micaela Portilla Ikergunea
(3.2 lokala) – UPV/EHU
Justo Vélez de Elorriaga , 1, 01006
Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: +34 945014294 |+34 945014354 | Faxa: +34 945013200 | E-mail: gogo.elebiduna@gmail.com

Posted in . | Comments Off on GOGO ELEBIDUNA