laguntza

Web gunerako laguntza

Ezaugarri teknikoak

UPV/EHUren web gunea optimizatuta dago ondoko nabigatzaileen egungo bertsioekin nabigatzeko: Internet Explorer, Firefox eta Google Chrome. Lanean ari gara, baina, ahalik eta nabigatzaile gehien erabili ahal izateko, eta gailu mugikor gehienekin ere funtziona dezan (smartphonekin eta tabletekin, adibidez).

Nabigazioa

Web guneko orriek ondoko egitura dute:

 

Goiburua

Atariaren goiburua

Goiburua bera da web gune osorako, eta hiru zati ditu: nabigaziorako goiko barra; erakundearen irudia; nabigaziorako beheko barra.

Nabigaziorako goiko barra

Nabigaziorako goiko barra

Hizkuntza aukerak eta UPV/EHUko hiru campusen guneetarako sarrera zuzena Intraneten sartzeko aukera ere bertan dago: "Hasi saioa".

Erakundearen irudia

Erakundearen irudia

Ezkerretara, UPV/EHUren logoa (bertan klik eginez gero, UPV/EHUren hasiera orrira zoaz); eskumatara, uneko ikastegiaren edo zerbitzuaren logoa edo izena (bertan klik eginez gero, ikastegi edo zerbitzuaren hasiera orrira zoaz).

Nabigaziorako beheko barra

Nabigaziorako beheko barra

Zerbitzu/atal orokorretara sartzeko loturak dira:

  • Profilak: profilaren arabera (ikaslea, irakaslea, enpresa…) gune batzuetara edo beste batzuetara sartzeko aukera izango duzu
  • Ikasketak: UPV/EHUk eskaintzen dituen ikasketei buruzko informazioa biltzen duen gunera eramaten zaitu.
  • Egitura: UPV/EHUren antolaketa egiturara eramaten zaitu.
  • Ikerketa: Ikerketaren arloko Errektoreordetzarako sarbidea.
  • Unibertsitatera sartzeko bideak: Unibertsitatera sartzeko bideei buruzko informazioa biltzen duen gunera eramango zaitu, eta bertan aurkituko dituzu matrikulari buruzko argibideak.
  • Alorrak: unibertsitateko alorren arabera antolatutako gunera helduko zara lotura honen bidez.
  • Zerbitzuak: UPV/EHUk eskaintzen dituen zerbitzuen zerrendara eramaten zaitu.
  • Langileak: unibertsitateko kideekin harremanetan jartzeko informazioa.

 

Erdiko gunea

Gune hau dinamikoa da, eta aldatuz doa orriaren arabera.

Erdiko gunea

Gune honek hainbat atal ditu:

Goiko aldea

Eremu honetan daude testu libreko bilatzailea (UPV/EHUko web gunean argitaratutako edozein eduki bilatu ahal izango duzu), bilaketa aurreraturako aukera eta ogi papurrak.

Ezkerreko zutabea

Zutabe honetan daude web guneko informazioaren arlo nagusiak.

Edukien erdiko gunea

Gune honetan ageri dira berri, ekitaldi, alor… garrantzitsuenak eta eduki nagusiak.

Eskumako zutabea

Zutabe honetan elementu dinamikoak ageri dira jasota, bai eta iragarkiak ere. Zutabe honetan jarduera nagusiak ikusi ahal izango dituzu eta bannerrak zenbait orritara zuzenean joateko.

 

Orriaren oina

Orriaren oina

Orri guztietarako bera da (Harremanerako eta Web maparen loturetan izan ezik). Barra honetan ondoko lotura daude:

  • Irisgarritasuna: bere web gunearen irisgarritasunaren arloan UPV/EHUk egiten duen asmo adierazpena dago jasota.
  • Lege oharra: sareko zerbitzuek datuen babeserako daukaten politikari buruzko informazioa dago jasota.
  • Harremanetarako: formulario bat agertuko da, bistan daukazun guneko zerbitzuarekin harremanetan jartzeko.
  • Web mapa: web gunearen egitura dago jasota eta edukietara heltzeko beste era bat da.
  • Laguntza: web gunea erabiltzeko jarraibideak daude bertan.

Nabigazioko aukerak

Hainbat bide daude UPV/EHUren web guneko edukietara heltzeko. Aukeretako bat da goiko barran campusa aukeratu (Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako campusa) eta zuzenean campus horretako gunera joatea. Ogi papurren bidez jakingo dugu web gunearen egitura hierarkikoaren barruan non gauden eta aukera izango dugu goiko mailetara itzultzeko. Beste aukera bat da menu horizontal eta bertikaletako loturak erabiltzea.

Informaziora heltzeko bideak errazteko asmoz, gunera sartzeko profilak zehaztu dira, eta erabiltzailea zein taldetakoa den kontuan izanda, gune batzuetara edo beste batzuetara sartu ahal izango da:

  • Ikasleak (UPV/EHUn matrikulatutako ikasleak)
  • Ikaslegaiak (etorkizunean UPV/EHUko ikasle izan daitezkeenak)
  • Irakasleak (irakasle eta ikertzaileak)
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak (AZP)
  • Enpresak

Alorrak dioen lotura ere nabigatzeko aukera interesgarria da, unibertsitate osorako diren arloetara joateko aukera emango digu eta.

Hizkuntzak

Web gunearen edukiak hainbat hizkuntzatan egon daitezke. Gunerik gehienak euskaraz eta gaztelaniaz daude, eta batzuk ingelesez eta frantsesez ere bai.

Edukiak zein hizkuntzatan ageriko diren zehazteko, ondokoak dira irizpideak:

  • web gunera lehen aldiz sartzean edo azken urtean sartu ez bazara, nabigatzailerako zehaztutako hizkuntza hurrenkera hartuko da kontuan. Nabigatzailearen hizkuntza era honetara zehaztu daiteke:
    • Nabigatzailea instalatzeko aukeratu duzun hizkuntza.
    • Nabigazioko hizkuntzak aldatuta. Nabigatzaile guztiek dute aukera bat zehazteko zein hizkuntzatan ikusi nahi dituzun web guneetako hizkuntzak.
  • Azken urtean inoiz web gunean sartu bazara, azken aldian cookietan gordetako lehentasunak erabiliko dira.
  • Ez bazara inoiz sartu web gunean (edo azken urtean ez bazara sartu) eta nabigatzailean zehaztuta dituzun hizkuntzetako bat bera ez bada unibertsitatearen web gunean aukeran dagoen hizkuntzetako bat, edukiak euskaraz ageriko dira.

Edukiak ikusteko beharko dituzun programak

Web guneko lotura batzuen bidez dokumentuetara heltzen zara, eta baliteke horiek ikusteko honelako programetako bat behar izatea:

  • • .pdf (Portable Document Format): mota honetako agiriak ikusteko Adobe  Reader edo antzeko programa beharko duzu.
  • • .doc, .docx, .xls, .xlsx, .ppt, .pptx: Microsoft Office, LibreOffice edo antzeko programa paketea beharko duzu.

Cookie-ak

Cookiea web guneak bildu eta nabigatzailean gordetzen den informazioa da, eta horren bidez, erabiltzaileak zein kontsulta mota egin duen jakin dezake web guneak.

UPV/EHUren web guneko cookiek hizkuntza lehentasunari buruzko informazioa gordetzen dute eta nabigazio saioa gordetzeko beharrezkoa dena.